2021(e)ko Urtarrilaren 26(a)
Aurten 21 proiektu aurkeztu dira, eta haietatik Auziker proiektuak jaso du lehenengo saria (2.500 euro). Proiektuak lehergaiak antzematen duen material bat (amua) garatu du, Estatuko segurtasun-indarren eta -kidegoen txakurren entrenamendurako.
Gainera, 300 euroko accesit bana eman zaie Loop, Gomutak eta Nanodiab proiektuei. 2020ko edizio honetan, 53 pertsonak (25 emakume eta 28 gizon) egindako 21 proiektu aurkeztu dira.
Lehiaketa ZITEKek antolatu du eta epaimahaia UPV/EHU, BEAZ (Bizkaian ekonomia sustatzeko eta berrikuntza bultzatzeko sozietate publikoa) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkariek osatu dute.
Zitek UPV/EHU, Bizkaiko Foru Aldundi eta Beazek sustatutako ekimena da eta kultura ekintzailea sustatzea nahiz UPV/EHUko Bizkaiko Campusean unibertsitate-enpresak sortzea du helburu. Programak, besteak beste, europar finantzaketa du 2014-2020rako EGEF Euskal Autonomia Erkidegorako Programa Operatiboaren bidez. Zehazki, ETEen lehiakortasuna hobetzeko 3. helburu tematikoan kokatzen da.