saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Bideotutoriala

Informazioa

Errenta Etxean proposamenak Bizkaiko Foru Ogasunak egin eta zergadunen etxeetara bidaltzen dituen errenta-aitorpenak dira.

Hau da bideo honen helburua: erakustea nola eska daitekeen proposamen baten zuzenketa internet bidez.

Errenta Etxean proposamen bat jaso baduzu eta berrikusi ondoren daturen bat aldatu nahi baduzu, online eska dezakezu aldaketa egiteko.

Izapide hori egiteko, zeure burua identifikatu beharko duzu aurretik, Bak gakoa edo identifikazio digitalerako beste bitarteko bat erabilita. Bak identifikazio pertsonaleko metodo besterenezin eta erraz bat da, zure NANak edo AIZak eta zure pasahitzak osatua. Aurten, Errenta Etxean proposamenarekin batera, Foru Ogasunak kode bat bidali dizu; haren bidez, aukera izango duzu Bak gakoa aktibatzeko.

Zuzenketak egiteko inprimakira sartzeko, www.bizkaia.eus/errenta idatzi behar dugu bilatzailean, eta 2019ko Errenta eta Ondare Kanpainaren webera sartuko gara; behin barruan, «zuzenketak» atalean sartu behar dugu.

  • «Errenta Etxean proposamena internet bidez zuzentzeko sarbidea» sakatu behar dugu, eta identifikazio-metodoa hautatzeko pantailan sartuko gara.
  • Gure kasuan, Bak aukeratuko dugu. NAN edo AIZ zenbakia eta Bak pasahitza sartuko ditugu, eta «sartu» sakatuko dugu.
  • Hurrengo pantailan, gomendio batzuk aurkituko ditugu hurrengo urratsean erantsi ditzakegun fitxategi motei buruz.
  • «Jarraitu» sakatuko dugu, eta eskabidearen inprimakira sartuko gara, non dagoeneko beteta dauden gure identifikazio-datuak.
  • Oso garrantzitsua da telefono-zenbakia adieraztea; hala, aukera izango dugu zurekin harremanetan jartzeko, informazio osagarririk behar izanez gero.
  • «Adierazpena» eremuan, adierazi behar duzu zer aldaketa egin nahi dituzun eta zergatik.
  • «Aurkeztu behar den dokumentazioa» eremuan, aukera dago dokumentazioa eransteko eta dokumentazioari buruzko azalpen laburra emateko. 
  • Behin eremu guztiak beteta eta dokumentazioa erantsita, «onartu» sakatuko duzu.
  • Hurrengo pantailan «onartu» sakatu ondoren, zure zuzenketa-eskabidearekin sortutako dokumentua sinatzera bideratuko zaitugu. «Jarraitu» sakatuko dugu eskabidea aurkezteko.
  • Behin aurkeztu ondoren, kopia bat eskura dezakezu.
  • Dagoeneko aurkeztuta daukagu gure zuzenketa-eskabidea. Espero dezagun bideo tutorial hau lagungarria izatea.