Nola sartzen dira Zergaren zerga-oinarrian BGAEen kapital erako prestazioak, ekitaldi bakarrean heriotzagatik jasotakoak?
Abisua
Arautegi aplikagarria egun honetara: 31/12/2013
Erantzuna
Non ordaintzen da?
Beti PFEZen, inoiz ez Oinordetzetan
Zein ekitalditan?
BGAEren erreskatearen ekitaldian integratuko da (ez da nahitaez heriotzaren ekitaldian integratu behar).
Nola ordaintzen da?
Norbere lanaren etekina da.
Pertsona baten heriotzaren ondorioz BGAE batetik kapital erako prestazioak jasotzen direnean ekitaldi bakarrean, prestazioen %60 sartuko da zerga-oinarrian, baldin eta bi urte baino gehiago igaro badira hildakoak BGAE horri lehenengo ekarpena egin zionetik.
Zenbait pertsona hiltzearen ondorioz zenbait BGAEtik kobratzeko eskubidea izanez gero,% 60an eginiko erreskate bakarraren muga hildako pertsona bakoitzeko izango da.