Nola sartzen dira Zergaren zerga-oinarrian BGAEen kapital erako prestazioak, ekitaldi bakarrean heriotzagatik jasotakoak?

Erantzuna

Zein modutan ordaintzen du zerga?
Beti PFEZen, inoiz ez Oinordetzetan
Zein ekitalditan?
BGAEren erreskatearen ekitaldian integratuko da (ez da nahitaez heriotzaren ekitaldian integratu behar).
Nola ordaintzen da?
Norbere lanaren etekina da.
Pertsona baten heriotzaren ondorioz BGAE batetik kapital erako prestazioak jasotzen direnean ekitaldi bakarrean, prestazioen %60 sartuko da zerga-oinarrian, baldin eta bi urte baino gehiago igaro badira hildakoak BGAE horri lehenengo ekarpena egin zionetik. % 60a aplikatzen zaion zenbatekoa ezin daiteke 300.000 eurotik gorakoa izan. Gainerakoari, bidezkoa denean, %100a aplikatuko zaio.
Baldin eta zenbait pertsona hiltzearen kariz zenbait BGAEtik kobratzeko eskubidea badago, hil den pertsona bakoitzari baino ez zaio % 60a aplikatuko, hori baita ezarririk dagoen muga.

Horrekin lotutako galderak