Gizarte Segurantzan ez dauden mutualista edo kooperatibistek, nola ordaindu behar dute zerga ezintasun iraunkor osoaren prestazioa jasotzen dutenean (55 urtetik gorakoak badira eta ez badute lan aktiboaren edo jardueren etekinik), edo erabateko ezintasun iraunkorraren prestazioa, edo baliaezintasun handiarena jasotzen dutenean?
Abisua
Arautegi aplikagarria egun honetara: 2025/12/31
Erantzuna
Gizarte Segurantzan integratuta ez dauden mutualista edo kooperatibista bazara, Gizarte Segurantzak dagokion kontzeptuagatik aitortuko lizukeen gehienezko prestazioaren mugara arteko salbuespena aplikatu behar zaizu.
Salbuespen horiek estali gabeko zenbatekorik egonez gero, % 100ean ordainduko dituzte zergak.