Nola ordaintzen da BGAE batetik errenta gisa egindako erreskatea, bera egin duen pertsonak %65eko edo gehiagoko desgaitasun fisikoa edo %33ko edo gehiagoko desgaitasun psikikoa badu?
Abisua
Arautegi aplikagarria egun honetara: 2025/12/31
Erantzuna
Prestazioa salbuetsita dago lanbide arteko gutxieneko soldata halako hiruko mugaraino, baldin eta ekarpen guztiak egin badira desgaitasuna gertatu ondoren; bestela, desgaitasuna aitortutakoan egin diren ekarpenen zenbatekoak bakarrik salbuetsiko dira.
Muga horretatik gorakoa norberaren lanaren etekin gisa hartuko da eta %100ean ordainduko da PFEZ.