Erretirorik hartu ez duen pertsona batek, titularra den BGAE batetik kapital eran egindako erreskate bat baino gehiago, zeintzuk kasutan egotz ditzake %60an?

Abisua

Arautegi aplikagarria egun honetara: 2025/12/31

Erantzuna
  • Kontingentzia beragatik egindako erreskate bat baino gehiago egotzi ahal izango dira %60an baldin eta 5 urte baino gehiago igaro badira aurreko erreskatetik, eta BGAEari egindako ekarpenak arauz eskatzen diren maiztasunarekin eta erregulartasunarekin egin badira, edo erreskatea beste kontingentzia batek eragin badu.
  • Honi dagokionez, BGAErako ekarpenek aldizkakotasun eta erregulartasun nahikoa daukatela esan ahalko da, baldin eta BGAEn egon diren batez besteko aldia handiagoa bada errenta jaso den dataren eta aipatutako BGAEra eginiko lehenengo ekarpenaren dataren artean igaro den urte-kopuruaren erdia baino. Ekarpenen iraunaldiaren batez besteko epealdia lortzeko honako eragiketa hau egin behar da: ekarpen bakoitza bere iraunaldiko urteen kopuruaz biderkatu ondoren, biderketa horien guztien batukaria zati ordaindutako ekarpenen batura osoa egin behar da.
Horrekin lotutako galderak