Pertsona batek, erretiroa hartu ondoren, BGAE bat erreskatatu du kapital eran eta %60 sartu du zerga-oinarrian. Gero, 5 urte igaro aurretik, kapital erako beste erreskate bat egiten du. Nola ordaindu behar du?
Abisua
Arautegi aplikagarria egun honetara: 2025/12/31
Erantzuna
Erreskateak %100ean ordainduko du, norberaren lanaren etekinek bezala, salbu eta erreskatea eragin duen egoera mendekotasuna denean, kasu horretan %60 egotzi ahal izango da eta.