Nola ordaintzen da BGAE batetik errenta gisa egindako erreskatea, bera egin duen pertsonak %65eko edo gehiagoko desgaitasun fisikoa edo %33ko edo gehiagoko desgaitasun psikikoa badu?

Abisua

Arautegi aplikagarria egun honetara: 2025/12/31

Erantzuna
  • Prestazioa salbuetsita dago lanbide arteko gutxieneko soldata halako hiruko mugaraino, baldin eta ekarpen guztiak egin badira desgaitasuna gertatu ondoren; bestela, desgaitasuna aitortutakoan egin diren ekarpenen zenbatekoak bakarrik salbuetsiko dira.
  • Muga horretatik gorakoa norberaren lanaren etekin gisa hartuko da eta %100ean ordainduko da PFEZ.
Horrekin lotutako galderak