Erretirorik hartu ez duen pertsona batek bere BGAEtik kapital erako zenbatekoak jaso ditu lehenengo aldiz, kontingentzia batengatik edo borondatezko bajagatik. Nola ordaindu behar du?
Abisua
Arautegi aplikagarria egun honetara: 2025/12/31
Erantzuna
Egindako erreskatearen %60 egotzi ahal izango du 2 urte baino gehiago igaro badira lehenengo ekarpenetik (salbu eta kontingentzia mendekotasuna edo balioezintasuna denean).
Erreskate horri dagokion prestazioa % 100ean egotz daiteke eta kontigentzia horren ondoriozko osteko beste prestazio bat % 60an.
Ekitaldi berean BGAE beraren edo BGAE bat baino gehiagoren kapital gisako bi erreskate eginez gero, erreskatatutako guztiaren % 60 egotziko da.