Erretiratu batek, titularra den BGAEtik kapital eran egindako erreskate bat baino gehiago, zeintzuk kasutan integratu ditzake %60an?
Abisua
Arautegi aplikagarria egun honetara: 2025/12/31
Erantzuna
Erreskate bat baino gehiago egotzi ahalko dira %60an baldin eta BGAE horri egindako ekarpenak arauz eskatzen diren maiztasunarekin eta erregulartasunarekin egin badira, edo erreskatea eragin duen egoera mendekotasuna bada.
Honi dagokionez, BGAErako ekarpenek aldizkakotasun eta erregulartasun nahikoa daukatela esan ahalko da, baldin eta BGAEn egon diren batez besteko aldia handiagoa bada errenta jaso den dataren eta aipatutako BGAEra eginiko lehenengo ekarpenaren dataren artean igaro den urte-kopuruaren erdia baino. Ekarpenen iraunaldiaren batez besteko epealdia lortzeko honako eragiketa hauegin behar da: ekarpen bakoitza bere iraunaldiko urteen kopuruaz biderkatu ondoren, biderketa horien guztien batukaria zati ordaindutako ekarpenen batura osoa egin behar da.