Ogasun eta Finantza Saileko Bulego Birtuala – BizkaiBain izapidetutako zergak ordaintzeko modu hauek daude:
Zerga-aurkezpen telematiko baten emaitza banku-kontuan helbideratu ahal izateko, beharrezkoa da Foru Ogasunak kontuaren titulartasuna egiaztatu ahal izatea
Horretarako, BizkaiBaiko "helbideratzea" aukera erabiliko da, banku-kontuaren digituak jarriz, besterik gabe.
Gogoan izan, aurretik BizkaiBain konturik inoiz erabili ez baduzu ere, gerta liteke kontu hori lehendik erregistratuta egotea, eta horrela bada, ez duzu hari alta eman beharrik edukiko. Izan ere, finantza-entitateek urtero Ogasun eta Finantza Sailari helarazten dizkiote zergadunen titulartasunekoak izan eta sail horretan erroldatuta dauden banku-kontu guztiak.
Erabili beharreko kontua aitorpenaren emaitzaren araberakoa da. Sartzeko emaitza bada (hau da, zergadunak ordaindu egin behar badu), Finantza-entitate laguntzaile bateko kontua izan behar du.
Zerga-aurkezpen baten ondoriozko ordainketa gutun/dokumentu baten ordainketa modu hauetan egin daiteke:
Ordainketa-gutuna BizkaiBain zerga izapidetzen amaitzean hautatu ahal izango da, ordaintzeko modua hautatzeko orduan, edo noiznahi "Certificados y cartas de pago" atalean.
Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak, Eusko Jaurlaritzarekin akordioa egin ondoren, zergadunen zerga-zorrak ordaindu ahal izateko sistema eroso eta segurua eskaintzen du. Ordaintzeko modu hori eguneko 24 orduetan egongo da erabilgarri, eta alferrikako joan-etorriak eta itxaroteko ilarak saihestuko dira.
Ordainketa-gutunaren erreferentzia eta edozein finantza-entitateren zordunketa/kreditu txartel bat edukitzea nahikoa da ordainketa egin ahal izateko.
Ez dago altarik hartu beharrik, ezta erabiltzaile-izen edo pasahitzaren beharrik ere. Nahikoa izango da kreditu/zordunketa txartelaren datuak jartzea (txartelaren zenbakia, iraungitze-data eta txartela egiaztatzeko kodea, edo CVC delakoa).
Ordainketa mota horren gehieneko zenbatekoa 6.000 euro da.
Ordainketa egiteko, interesdunak urrats hauek egin behar ditu:
Eragiketa amaitu ondoren, egindako ordainketaren frogagiria emango zaizu. Inprimatu egin dezakezu, frogagiri moduan erabiltzeko.
Administrazioaren sistemek eta finantza-entitateen sistemek informazioa trukatzen dute linean, konexio seguruak erabiliz. Horrela, Interneten beste inork ezingo du ikusi trukatutako informazioa.
Trukatutako datu guztiak zifratuta bideratzen dira bide seguruetatik, nahiz eta ordainketarekin soil-soilik zerikusia duten datuak izan (igorlearen deskribapena, ordainagiriaren deskribapena, entitate igorlea, erreferentzia, identifikazioa, zenbatekoa eta abar). Inoiz ere ez da informazio pertsonalik trukatzen.
Lineako ordainketaren prozesua finantza-entitatearen webgunean hasten da, hark eskaintzen duen segurtasunaren babespean. Ordainketa ondo burutu den ala ez, beste informaziorik ez zaio ematen Administrazioari.
Entitate laguntzaileetariko edozeinetan. Gaur egun, honako hauek dira:
Horrela ordaintzen denean ezin da ordainketa berehala balidatu.
Kutxazain automatikoan ordaindu ahal izateko beharrezkoa da aurreko atalean aipatutako entitate laguntzaileetakoren bateko kreditu/zordunketa txartela edukitzea.
Horrela ordaintzen denean ezin da ordainketa berehala balidatu.