Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3105 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Pertsona batek dohaintza baten ondorioz etxabea bereganatu zuen. Ondoren, lokal hori etxebizitza bihurtzeko Udaletxearen baimena lortu zuen. Horretarako bizitzeko baimena eman arte birgaitzeko obrak ordaintzeko helburuarekin 100.000 euroko “zubi-mailegu” bat eskatu zuen. Aipatutako zubi-mailegutik bere baliogabetzerainoko interesak bakarrik ordaindu dira, behin betiko maileguarengatik ordezkatzearen bidez. 55.000 euroko ordainketa egin zuen kontura, burututako lanengatik. Era berean, obra, notarioaren ordainsari, tasatzaile, erregistroari… dagozkiena bezalako ordainketa gehiago egin ditu. Kengarriak dira zubi-maileguko interesak?
- Atzerrian dagoen ohiko etxebizitza eskuratzeagatik kenketa aplika daiteke?
- Etxebizitzarako egokituriko lonja kengarria al da ohiko etxebizitzan egindako inbertsio legez?
- Noiz jotzen da etxebizitza bat ohikotzat?
- Etxabe bat erosita daukat nire ohiko etxebizitza izateko asmoarekin eta birgaitzeko obrak egiten baditut, babestutako obra dela egiaztatzen duen Eusko Jaurlaritzako ziurtagiriarekin, kengarriak dira?
- Ba al dago epe mugarik etxebizitza bat ohiko etxebizitzatzat hartzeko eta, beraz, kengarria izateko?
- Galdetzaileak pisu bat eskuratzeko asmoa du, eta bi edo hiru urte barru bere ohiko etxebizitza izango da; ordura arte alokairuan izango du. Ohiko etxebizitzan inbertsioagatik kenkaria aplikatzeko eskubidea pisua eskuratzen duen unetik edo soilik bertan instalatzen duen momentutik aplikatu dezakeen jakin nahi du.
- Bizkaian bizi den pertsona batek etxebizitza bat erosi du Kantabrian ekitaldi honetan (bere ohiko etxebizitza berria izan dadin). Ekitaldi honetan, Bizkaian duen ohiko etxebizitzagatik ere ordaintzen du alokairu bat. Kenkaririk egin al daiteke eskuratzeagatik eta alokatzeagatik?
- Kontsultagileak ohiko etxebizitza izango dena erosi du Castro Urdialesen. Hala eta guztiz ere, oraindik ezin du hura hartu, lana dela-eta Ortuellan bizi behar duelako, Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikiriko etxebizitza batean. Jakin nahi du ea aplika dezakeen ohiko etxebizitzaren inbertsioaren ziozko kenkaria, baita zein den Castro Urdialesko etxebizitzan bizi izaten hasten deneko data ere.
- Etxebizitza erosi duen bikote bat da. Etxebizitzan bizi izaten hasi barik, saldu egin dute, lana dela-eta haien bat beste hiri batera joan delako bizi izatera. Etxebizitzan hiru urtez bizi izateko epearen legezko salbuespentzat har daiteke egoera hori?