Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3120 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Bi erkidek 2023an desegin zuten 1990ean 50.000 euroren truke eskuratu zuten higiezin baten gaineko jabekidetasuna. 2023an 120.000 euroren balioa eman zioten higiezinari, eta horietako batek beste jabekideari 60.000 eurorekin konpentsatuko dio.
Badago ondare-irabazirik?
- Bi anaiak eskuraketa eta besterentze balio bera duten bi etxe dituzte, biak %50ean erosita. Etxe banarekin gelditzea erabaki dute. Ondare aldaketarik al dago?
- X jaunak, zenbait urtez Y jauna izan zuen bikotearekin batera, 180.000€-ko higiezin bat eskuratu zuen, %50ean; gainera, hipoteka-mailegua zuten, zati berdinetan. Jabarikidetza desegiteko eskrituran, higiezina eta ordaintzeke zegoen mailegu osoa (30.000€) Y jaunari esleitu zitzaizkion (200.000 €-ko balioa duena), eta 81.000€-ko konpentsazioa eman zitzaion X jaunari gehiegizko esleipenagatik.
Elkarrekin zituzten gainerako ondasunei dagokienez (ibilgailua, altzariak eta ostilamendua), esleipen-kontratu pribatua izenpetu dute eta X jaunak 5.000€-ko konpentsazioa egin behar izan dio bere bikoteari gehiegizko esleipenagatik (ondasunak 12.000€-an esleitu ziren). Zelan ordainduko dute errenta?
- Pertsona bati 5.000 €-ko saria eman diote telebistako lehiaketa batean eta, gainera, akzio batzuen salmentaren ziozko 4.000 €-ko galera du. Irabazia galerarekin konpentsa dezake?
- Pertsona batek ondoko sarrera hauek izan ditu ekitaldian:
2.500 €-ko dibidenduak kobratu ditu eta higigarrien kapitalaren 4.000 €-ko errendimendu negatiboa dakarkion asegurua erreskatatu du. Gainera, 3.000 €-ko ondare-irabazia ekarri dion higiezin bat saldu du.
Elkarren artean konpentsa ditzake zenbatekoak?
- Pertsona batek akzioak saldu eta, ondorioz, 1.000 €-ko ondare-irabazi garbia izan du. Gainera, ondare-galera garbia dauka higiezinen baten salmentagatik. Konpentsa ditzake irabaziak eta galerak?
- Kapital higigarriaren etekin negatiboa izan dugu, penalizazioa ezarri zaidalako ezarpena aurreratuta ezerezteagatik, eta bestalde, ondare-irabazia eskuratu dut akzio batzuk saltzeagatik. Etekin negatiboa ondare-irabaziarekin konpentsatu dezaket?
- Jaraunspenez jasotako higiezin bat transmititu dut. Galera bat zenbatu ahal dut?
- Ondare irabaziak eta Aurrezkiaren Oinarriaren errendimendu negatiboak elkarren artean konpentsa ditzake zenbatekoak?
- Nire semeari akzio batzuk dohaintzan eman dizkiot galerarekin, garajearen salmentan eskuratutako irabaziarekin konpentsatu dezaket?