Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3120 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Pertsona batek jabetzan eskuratu zuen etxebizitza bat, erosketa hipoteka mailegu baten bitartez finantzatuz. Gero oso-osorik amortizatu zuen mailegu hori. Geroago etxebizitza erosi zuen 15.000 euroko kopurua kendu du, ohiko etxebizitzan egindako inbertsioa dela eta. Urte horretan etxebizitza kontu bat zabaltzea aurreikusita dauka eta horretan ekarpenak egitea, ohiko etxebizitza berria erosteko aurreztu nahian 6 urteak igaro baino lehenago. Bere asmoa da etxebizitza kontu horretan gordailututako kopuruaren gaineko kenkaria egitea. Era berean, gaur egun duen ohiko etxebizitza saltzea aurreikusita dauka, eta horren bitartez 150.000 euro inguruko ondare irabaziak izan nahi ditu. Bere asmoa da errenta horregatik zergarik ez ordaintzea eta ohiko etxebizitzan berriro inbertitzeagatiko salbuespenari heltzea, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Foru Arauan ezarritakoaren arabera. Jakin nahi du zein izango den etxebizitza kontura egindako ekarpenengatiko kenkarien eragina eta zein eragin izango duen berrinbertsioagatiko salbuespenak, betiere PFEZri buruzko Foro Arauan ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik ezarritako 36.000 euroko mugaren gainean.
- Etxebizitza-kreditu fiskala behin agortuta, ohiko etxebizitzaren berrinbertsio-salbuespenari hel dakioke?
- Zer gertatzen da berriro inbertitzeko baldintzak ez badira betetzen?
- 65 urtetik beherako pertsona batek, mendetasun larriko egoeran badago, bere ohiko etxebizitza eskualdatu ahal du eta horregatik zergatik ordaindu ez?
- Bateragarriak al dira 65 urtetik gorakoek ohiko etxebizitza saltzeagatiko salbuespena, ohiko etxebizitzan berrinbertitzeagatiko salbuespena eta biziarteko errenta aseguratua eratzeagatiko salbuespena?
- 65 urtetik gorako pertsona batek bere ohiko etxebizitzaren jabetza soila dauka. Jabetza soila dohaintzan emanez gero, ondare irabazia salbuetsiko da?
- 68 urtetik gorako pertsona batek duela hiru urte baino gehiago erositako ohiko etxebizitza saldu nahi du. Nola kalkulatu behar du ondare irabazia?
- Neure ohiko etxebizitza eskualdatu dut eta horri esker 600.000€-ko ondare-irabazia lortu dut. 65 urte baino gehiago edukiz gero edo mendekotasunean egonez gero, irabazi hori salbuetsita dago? Eta dohaintzan ematen badut?
- Ohiko etxebizitza saltzen duten 65 urtetik gorakoak. Nola islatzen duten laguntza-programan.
- 65 urtetik gorako pertsonek edo menpekotasun larria edo handia dutenek (Besteren Menpean dauden Pertsonen Autonomia Pertsonala eta Arreta Sustatzeko Legea) ohiko etxebizitza eskualdatzeagatik salbuetsitako irabazia.