Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3120 erregistroak)
Aitorpen informatiboak
- Kooperatibetako bazkideak hirugarrentzat hartzen al dira 347 ereduaren ondorioetarako? Kooperatibek nahitaez aitortu behar dituzte bazkideei eginiko salmentak eta erosketak?
- 347 eredua aurkeztu behar al du urrutiko salmentak Espainiara egiten dituen Italiako enpresa batek zergak gure herrialdean egiteagatik, bai urrutiko salmenten muga gainditzen duelako, bai zergak hemen ordaintzea aukeratzen duelako?
- Enpresariak 347 ereduan sartu behar al du zenbait lur desjabetzeagatik udaletik jasotako zenbatekoa?
- 347 ereduan sartu behar al dira 7/1994 Foru Arauko 20.bat.18. artikuluaren zioz BEZa ordaintzetik salbuetsitako finantza-eragiketak?
- Faktura bat aldatzen bada konkurtso egoeragatik zelan aitortu behar da 347 ereduan?
- Zein kopuru aitortu behar da 347 ereduan jarduerari soilik ehuneko 50 lotuta dagoen ibilgailu bat erosteagatik?
- 347 ereduaren aitorpenean sartu behar al dira bezeroen aurrerakinak eta hornitzaile eta beste hartzekodun batzuei eginiko aurrerakinak?
- Araubide orokorrean ordaindutako Gizarte Segurantzaren kuotak 347 ereduan sartu behar al dira, bai enpresarenak, bai langileenak (TC-1); udal-zergak: E.J.Z., O.H.Z.?
- Zergadun batek 10.000 euroko erosketa egin zuen 2010an. 2011ean, hornitzaile berari egin zion 4.000 euroko erosketa, eta aurreko urteko erosketak itzuli zizkion, guztira 6.000 eurokoak. Zelan aitortu behar dira 2011ko 347 ereduan?
- Pertsona berarekin eginiko eragiketak zerrendatu behar al dira 347 ereduaren aitorpenean 3.005,06 euroak gainditzen direnean, erosketengatik gehi salmentengatik?