Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3105 erregistroak)
Ez egoilarrak
- Txinan bizilekua daukan pertsona fisiko batek 2.000 euroko interes gordinak eskuratu ditu 2020an (Bizkaian eskuratutakoak direla ulertuko dugu), eta % 19ko atxikipena egin zaio konturako atxikipen gisa, hots, 380 euro. Txinarekin sinatutako zergapetze bikoitzeko hitzarmenak dioenari jarraiki, zerga galdagarria ezin da izan interesen zenbateko gordinaren % 10etik gorakoa izan.
- EBn bizilekua daukan pertsona fisiko batek 2.000 euroko interes gordinak eskuratu ditu 2020an (Bizkaian eskuratutakoak direla ulertuko dugu), eta % 19ko atxikipena egin zaio konturako atxikipen gisa, hots, 380 euro. EBn establezimendu iraunkorrik ez duten ez-egoiliarrek eskuratutako interesengatiko salbuespena aplikatu behar da.
- Alemanian (EB) bizilekua daukan pertsona fisiko batek 6.000 euroko dibidendu gordinak eskuratu zituen 2020an (Bizkaian eskuratutakoak direla ulertuko dugu), eta % 19ko atxikipena egin zitzaion konturako atxikipen gisa, hots, 1.140 euro. Akzio horiek administratu eta gordailatzearen ziozko gastuen zenbatekoa 150 eurokoa izan zen. Alemaniarekin sinatutako zergapetze bikoitzeko hitzarmenak dioenari jarraiki, zerga galdagarria ezin da izan interesen zenbateko gordinaren % 15etik gorakoa izan.
-
Italian zerga-egoitza daukan pertsona batek badauka higiezin bat Gernikan, eta higiezin hori errentamenduan egon da 2026 osoan. Alokairua 1000 eurokoa da hilean eta erreferentzia-indizeetan ezarritako mugen barruan dago. Higiezinari lotutako gastuei dagokienez, errentatzaileak ondokoak justifikatu ditu: OHZ, 500 eurokoa, eta komunitate-gastua, 100 eurokoa hilean? Zelan zergapetuko dira errentamendu horren ziozko errentak?
- Frantzian bizilekua daukan pertsona batek badauka etxebizitza bat Gernikan. Etxea hutsik egoten da arruntean, uda sasoian izan ezik, ez-egoiliarra oporretan datorrelako.
Zergarik ordaindu behar du etxebizitzaren titulartasuna dela eta, nahiz eta etxea ez alokatu?
- Ez-egoiliar batek Bilboko higiezin bat eskualdatu zuen 2026ko irailaren 30ean 600.000 euroko zenbatekoaren truke (eskuratzaileak % 3ko atxikipena ordaindu zuen). Higiezina 1991ko urtarrilaren 1ean eskuratu zuen ez-egoiliarrak, 220.000 euroko zenbateko baliokidearen truke. Zergapetu beharreko irabazia eta kuota
- Frantzian bizilekua daukan pertsona batek Bilboko higiezin bat eskualdatu zuen 2020ko irailean 400.000 euroko zenbatekoaren truke (eskuratzaileak % 3ko atxikipena ordaindu zuen). Higiezina 2019ko urtarrilaren 1ean eskuratu zen 200.000 euroko zenbateko baliokidearen truke; gainera, notzaritza-gastuak, erregistrokoak eta beste batzuk direla eta, 3.000 euro ordaindu zituen. Eskuratzaileak 1.500 euroko zenbatekoa ordaindu zuen udal gainbalio gisa. Zergapetu beharreko irabazia eta kuota honela kalkulatzen dira:
- Bizkaian egoitza daukan erakunde batek Angolan egoitza daukan sozietate baten zerbitzuak kontratatu ditu obra bat egiteko Bilbon, 150.000 euroren truke. Obra 2026ko otsailaren 1ean hasi zen eta urte horretako martxoaren 31n amaitu zen. Obra gauzatzeko, materialak erosi ziren 35.000 euroren truke, hornigaien kontsumoa 2.500 eurokoa izan zen eta obra egitera etorritako langileen soldaten zenbatekoa 18.000 eurokoa izan zen.
- Zer dira ezarpen bikoitzeko nazioarteko hitzarmenak eta zertarako balio dute?
Garraiobideak