saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Europar fondoen gaurkotasuna

Informazioa

Europar Batasuna. Eskualde Garapenerako Europar Funtsa (EGEF). Europa egiteko modu bat.

Europarako Inbertsio Planak epea amaitu baino lehen gainditu du 500.000 milioi euroko inbertsioaren helburua

 Europar Komisioak eta Europako Inbertsio Bankuaren Taldeak bete egin dute inbertsioetan 500.000 milioi euro mugitzeko konpromisoa, bat etorriz Europarako Inbertsio Planarekin. Inbertsio Estrategikoen Europako Funtsaren baitan 1.400 eragiketa inguru onetsi dira. Horiek Europar Batasunaren aurrekontu berme baten eta Europako Inbertsio Bankuaren Taldearen baliabide propioen laguntza izan dute. Aurreikusten denez, eragiketa horiek 514.000 milioi euro inguru ekarriko dituzte, inbertsio osagarri gisa, EBko herrialde guztietan. Hala, 1,4 milioi enpresa txiki eta ertaini ekarriko dizkiete onurak.

Inbertsio Estrategikoen Europako Funtsak Europako Inbertsio Bankuaren Taldeari ahalbidetzen dio beren ohiko inbertsioak baino arriskugarriagoak diren eragiketak finantzatzea. Inbertsio Estrategikoen Europako Funtsak babestutako proiektuak oso berritzaileak izan ohi dira, kreditu historiarik ez duten enpresa txikiek ekiten dituzte edo sektorearen eta kokapen geografikoaren araberako azpiegitura txikien beharrizanak biltzen dituzte.


 

e-mailez bidali

 

Itzuli