saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Europar fondoen gaurkotasuna

Informazioa

Europar Batasuna. Eskualde Garapenerako Europar Funtsa (EGEF). Europa egiteko modu bat.

Genero-berdintasunari eta epe luzeko arretari buruzko txostena

 EIGEk argitaratutako txosten honek EBko zainketa formalak ditu ardatz eta hainbat alderdi aztertzen ditu, bai zaintzak jasotzen dituztenen ikuspegitik, bai zaintzen dituzten pertsonen ikuspuntutik.

EBk zaintzaileen eskasiari eta gero eta eskari handiagoari aurre egin behar dio biztanleria zahartu ahala. Genero-kontua da, emakumeek arreta-zerbitzu gehiago behar dituztelako bizi-itxaropen handiagoa dutelako, eta sektoreko enplegu profesional gehiena emakumeek betetzen dutelako. Gehienetan emakumeak dira, halaber, familiako kideei arreta informala ematen dietenak zerbitzu formalak nahikoak ez direnean.

Asmo handiko helburuak behar dira genero-ikuspegiarekin, eta aurrerapena monitorizatu behar da. Horretarako, azterlanak adierazle-multzo bat proposatzen du, segurua, eraginkorra, egokia, efizientea, ekitatiboa eta pertsonengan zentratua izan behar duen arreta eskuratzeko konplexutasuna ezagutzeko erabil daitekeena.


 

e-mailez bidali

 

Itzuli