saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Europar fondoen gaurkotasuna

Informazioa

Europar Batasuna. Eskualde Garapenerako Europar Funtsa (EGEF). Europa egiteko modu bat.

Europako Batzordeak Europako aldaketa demografikoaren eraginari buruzko lehen txostena onetsi du

 Txosten horretan epe luzerako aldaketa demografikoaren eragileen berri ematen da eta Europan edukiko duen eragina azaltzen da; gainera, arreta bereziarekin aztertzen dira egitura demografikoen eta aldaketa demografikoaren ondorioen eta krisiaren ondoren suspertzeko potentzialaren arteko loturak.

Europako epe luzerako joera demografikoak honako hauek dira:

  • 2070. urtean, jaio berrien bizi-itxaropena 86,1 urtekoa izango da gizonen kasuan eta 90,3 urtekoa emakumeen kasuan.
  • Jaiotza-tasen murrizketaren ondorioz emakumeak batez beste geroz eta zaharragoak dira umeak egiten dituztenean.
  • Gizarteak geroz eta zaharragoak dira eta herritarren bizi-kalitatea geroz eta hobea.
  • Joera orokorra dago geroz eta umerik gabeko bikote gehiago, bakarrik bizi diren pertsona gehiago eta geroz eta guraso bakarreko familia gehiago egoteko.
  • Europa barruan geroz eta mugikortasun handiagoa dago.
  • Proiekzioek erakusten dute Europako guztirako biztanleria ez dela asko aldatuko datozen bi hamarkadetan, gero murrizten hasiko dela eta 50 urteren buruan %5 gutxituko dela.

 

e-mailez bidali

 

Itzuli