saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Europar fondoen gaurkotasuna

Informazioa

Europar Batasuna. Eskualde Garapenerako Europar Funtsa (EGEF). Europa egiteko modu bat.

Innobideak-Kudeabide 2017 programa

 Enpresen lehiakortasunerako, berrikuntza funtsezko zutabea da, baina baita bezeroen kudeaketa onena, produktuen kalitatea eta abar ere. Ezaugarri komun bat dute enpresa lehiakorrenek: aktibo ukigarri eta ukiezinen kudeaketa egokia. Merkatu globalizatu batean, aktiboen eta aukeren kudeaketa aurreratua behar da, enpresaren balio-proposamenetik etengabe bereiztea lortzeko, batez ere ETEentzat.

Ildo horretan, Innobideak-Kudeabide programa Ekonomiaren eta Lurralde Garapeneko Sailak Bizkaiko enpresa-eremuan lehiakortasun jasangarria bultzatzen laguntzeko asmoz sustatutako jardueren multzoaren barruan dago. Horretarako, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren baterako finantzaketa du, EGEF 2014-2020 Euskadiko Programa Operatiboaren barruan, BFAk sustatutako I+G+B indartzea izeneko 1. helburu tematikoan.

Kudeabide 2017 deialdiaren ondorioz, lurraldeko 46 enpresak Europako kofinantzaketa lortu dute beren proiektuetarako, 110.534,20 €-tan guztira, eta haien lehiakortasuna hobetzeko aukera eman zaie, kudeaketa aurreratuko metodologiak, tresnak eta printzipioak aplikatzen eta ezartzen lagunduz. Baterako finantzaketa hori egindako inbertsioaren % 50 da, hau da, 221.068 €.

Horrelako programak urte anitzekoak dira, eta Europako baterako finantzaketa guztiz itxita daudenean lortzen da; halaber, Europako araudi aplikagarrietan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu da.

 

e-mailez bidali

 

Itzuli