saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Europar fondoen gaurkotasuna

Informazioa

Europar Batasuna. Eskualde Garapenerako Europar Funtsa (EGEF). Europa egiteko modu bat.

Santurtzi eta Zierbena arteko foru bidegorria martxan jarri da

 Santurtzi eta Zierbena arteko bidegorria (N-639 errepidean dagoena) erabil daiteke dagoeneko, COVID19 pandemia dela-eta burutzeke geratu ziren azken erremateak amaitu ondorik.

Bizkaiko Foru Aldundiak egindako bizikleta-erreiak 1,25 milioiko inbertsioa eragin dio foru erakundeari, eta pandemiak eragina izan du haren garapenean. Bidegorriak 3.040 metroko luzera eta 2,5 metroko zabalera du.

Bidegorri hori egiteko eskatu eta eskatu ibili ziren Santurtzin, udalerriak bidegorrien sare orokorrerako lotura zuzena izateko aukera ematen duelako.

Lurraldeko bidegorrien sare orokorrerako lotura hori Santurtziko Villar auzoaren eta Sanfuentesen arteko bidegorria egiteko obren mende dago, hau da, Aldundia herrian bidegorria sortzeko egiten ari den beste proiektuaren mende. ,8 milioiko aurrekontuarekin, proiektua ere eten egin zen pandemiaren ondorioz, baina gaur egun lanak erritmo onean doaz.

Bi proiektuek Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020 EGEF Programa Operatiboaren baterako finantzaketa dute, 4. helburu tematikoaren pean: "Sektore guztietan karbono gutxiko ekonomia bultzatzea".

 

e-mailez bidali

 

Itzuli