saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Europar fondoen gaurkotasuna

Informazioa

Europar Batasuna. Eskualde Garapenerako Europar Funtsa (EGEF). Europa egiteko modu bat.

Berrikuntza eta Inbertsio Aurreratua Sustatzeko 2i 2017 Plana

 2i Plana kokatu beharra dago Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak programa eta zerbitzuen garapenerako sustatutako jarduera multzoaren barruan, betiere Sailaren misioa betetzeko: aberastasuna sortzen laguntzea, Bizkaiko enpresa-eremuan lehiakortasun jasangarria sustatuz.

Era askotako proiektuak hartzeko diseinatuta dago:  produktu-berrikuntza, prozesuak hobetzen dituzten inbertsioak, merkatura hurbiltzeko hobekuntzak, antolakuntzako berrikuntza, gauzen Interneta, fabrikazio aurreratua, etab.  Gainera, laguntza-plan hau bat dator Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Euskadi 2020 Planean ezarritako RIS3 espezializazio adimenduneko estrategian ezarritako lehentasunekin, fabrikazio aurreratuan arreta berezia jarrita, 4.0 Industriako euskal estrategian deskribatutakoaren ildotik.

Horretarako, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren baterako finantzaketa du programak, 2014-2020 aldirako EGEF Euskadiko Programa Operatiboaren barruan, BFAk sustatutako I+G+B indartzea izeneko 1. helburu tematikoan.

2i 2017 deialdiaren ondorioz, lurraldeko 144 enpresak Europako baterako finantzaketa lortu dute beren proiektuetarako (1.328.099,29 €-koa, hain zuzen ere), eta horrek jauzi teknologiko bat ematen eta merkatu berrietara hedatzen lagundu die. Baterako finantzaketa hori egindako inbertsioaren % 50 da, hau da, 2.656.198,57 €.

Horrelako programak urte anitzekoak dira, eta Europako baterako finantzaketa guztiz itxita daudenean lortzen da; halaber, Europako araudi aplikagarrietan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu da.

 

e-mailez bidali

 

Itzuli