saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

SERANTES (Santurtzi)

  • Kokapen planoa
    Kokapena
  • Baserri turismoa
    Baserri-turismo
  • Mapara itzuli
    Mapa
SARBIDEA

Serantes jolas-eremura Mamariga (Santurtzi) auzotik joan daiteke. Vista Alegre kaletik joanez, goialdera igoko gara eta bertan ur-biltegia aurkituko dugu. Hormigoizko bidea sigi-saga doa mendiko maldatik, etengabe gora eginez, gutxi gorabehera 5 kilometrotan, harik eta Se rantesen gailurraren behealdeko lautada batera iritsi arte. Iturriak (gotorlekuaren sarreraren aurrean) eta jolas-eremua geure kokalekuaren erreferentzia argiak dira.

Mapetako ezaugarriak
  • Mahai kopurua
    11
  • Erretegi kopurua
    4
  • Edateko uren iturriak
DESKRIBAPENA
  • Serantes jolas-eremua mendilerroko ur geldi batean dago, Serantes mendiaren gailurraren azpian, antzinako gotorleku baten aurrien ondoan. Hedapen laburrekoa da eta altzariak modu irregularrean banaturik daude, pinudi txiki baten gerizpearen eta eguzkitan dauden larredi berdeen artean.
  • Eremua berez ere begiratoki bikaina da, Bilboko porturantz, Abraren bokalerantz eta Kantauri itsasoaren kostalderantz, kostalde hori Cabo Villanoraino ebakitzen baita zeruertzean.
BISITAK ETA IBILALDIAK INGURUAN ZEHAR

Serantes jolas-eremua Mamariga auzotik

Askaldegi

Mamariga auzoaren goialdetik, Vista Alegre kaletik joango gara, urbiltegiraino; bertan, utzi egingo dugu sigi-saga zabalak eginez eremura igotzen den bidea. Ur-biltegiaren atzetik "Bizkaiko Itzulia" (GR-123) deritzoneko zidor bat abiatzen da, eta baliza zuriekin eta gorriekin markaturik dago; hori txabolen eta baratzeen artean gorantz doa, hormigoizko bidea neurri handian saihestuz.

Paisaia aldatu egiten da, eremuko alde batetik bestera: bai superportua El Abran edo bai Somorrostroko harana, Galdamesko Grumeran atzean ikusita. Artadiaren birlandaketa berriak eta anitzak ikusiko ditugu, baita pinudiarenak ere, Serantesen maldan. El Llano mendixkara iristean, aulkiak (paisaiari begiratzeko) iturri bat eta kirol-zirkuitu bat dituen inguru batera iritsiko gara. Igoera osoa egiteko (nahiko erraza, tarte gogorrak izan arren), 45 minutu inguru behar dira.

Serantes (451 m) eta Cueva Mayor

Jolas-eremutik, malda handian trazaturiko zidorretik egingo dugu gorantz. Lehenengo eta behin, portua zaintzeko antzinako dorre baten aurriak aurkituko ditugu, baita erpin geodesikoa eta mendiko postontzia ere. Serantesen gailurretik panoramika bikaina ikusten da El Abrarantz eta hiri metropolitarrerantz.

Antenaren eta begiratokiaren ondotik igaroko gara, goialdetik doan bidetxo bati jarraituz, haitzen, larre berdeen eta pinudi txikien artean, eta leize baten ondotik ere igaroko gara, 30 minutu igaro orduko. Cueva Mayor da, naturaren guraria. Leize handia da eta bertan aipagarriak dira haitzaren zubi natural bitxiak nahiz hormetatik erortzen diren igokari ikusgarriak.

Santurtzi

Santurtzi

Bertako hirigunean, aipagarriak dira San Jorgeren eliza eta Udaletxe neoklasikoa. Horren ondoan, Cristobal Murrietaren monumentua eta parte handia daude. Iparragirreren pasealekua begiratoki bikaina da, portuko jarduera handia ikusteko.

Pasealeku horren erdian, 1964. urtean, Sardineraren monumentua egin zuten, herriak emakume horiei egindako omenaldia.

Portuan, kaiaren muturrean, Carmengo Ama Birjinaren monumentua dago (arrantzaleen eta herriaren zaindaria), eta ekainaren 16an itsas prozesioa eta lore-eskaintza egiten da.

Portugalete hiribildua

Salazarren dorrea

Hiribilduko alde zaharrean (monumentu historikotzat hartua), Andre Mariaren basilika bisitatuko dugu (horri buruzko lehenengo albistea 1322koa da, baina behin betiko egitura XVI. mendekoa da), eta hori itsasadarraren bokalearen gaineko talaia antzekoa da.

Apur bat beherago, tenpluaren aurrean, Salazarren dorrea dago (1379koa, 1934an berreraikia, eta orain aurri egoeran), Erdi Aroko agintearen beste sinbolo bat. Eliza eta dorrea hiribilduko lekurik altuenak ziren (baina ez erdialdea), eta Portugaleteren Erdi Aroko irudia osatzen dute funtsean.

Itsasadarraren ondoan, La Canilla pasealekutik igaroko gara, harik eta Churruca kaira iritsi arte. Bizkaiko Zubiaren egitura oso deigarria da eta Ibaizabal zeharkatzeko gonbita egiten du, Areeta bisitatzeko aukera emanez. Zubi horren azpian, irailaren erdian, Bizkaiko traineru-estropadarik garrantzitsuena egiten da: "Nerbioiko Sari Nagusia".