saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

 

LANDAEDERRA (Durango)

  • Kokapen planoa
    Kokapena
  • Baserri turismoa
    Baserri-turismo
  • Mapara itzuli
    Mapa
SARBIDEA

Durangoko saihesbidetik, Gasteizerantz joanez, eskuinetara dagoen irteera hartuko dugu, Orozketa auzorantz. BI-4331 errepidetik gorantz joango gara, sigi-saga zabalak eginez, larredi berdeen eta baserri sendoen artean. Asfaltoak auzoko erdiguneraino eramango gaitu,pinudiaren hasierara heldu arte. Hormigoizko bide batetik jarraituko dugu, eta horrek, kilometro bat baino distantzia laburragoan, Landaederra jolas-eremuaren ondoan utziko gaitu.

Mapetako ezaugarriak
  • Mahai kopurua
    10
  • Erretegi kopurua
    4
  • Edateko uren iturriak
  • Paperontziak edo edukiontziak
  • Aparkalekua
  • Aterpe
DESKRIBAPENA
  • Jolas-eremua sarbidearen eskuinaldean dago, eta bertako instalazioak bi altueretan banatzen dira. Beheko aldean, harlauzaz egindako bide estu batetik, iturri baten ondotik igarota, itxura landatarreko aterpe txiki batera iritsiko gara. Bi gela ditu eta horietan mahaiak, aulkiak eta tximinia bat daude; oso egokia izan daiteke meteorologia geure aurka jartzen denerako.
  • Mahairik eta erretegirik gehienak ezpondaren goialdeko zelai atsegin batean hedatuta daude. Oraintsu, zuhaixka asko landatu dira, eta horiek, etorkizunean, itxura babestuagoa emango diote eremuari, eta gainera, instalazio guztiak euren gerizpean egongo dira.
BISITAK ETA IBILALDIAK INGURUAN ZEHAR

Santa Lucia auzoa

Baserri

Santa Lucia auzora hurbiltzeko, jolas-eremutik Durangorantz jaitsi beharko gara, eta eskuinetara dagoen lehenengo bidea hartuko dugu. Ibilbide atsegina da eta durangar askok egiten dute, aseoan ibiltzeko edo kirol apur bat egiteko; horrela, Santa Lucia auzoa ezagutuko dugu, eta hori baserri zainduen multzo txiki batek osatzen du; baserriok, berriz, Mugarra kare-harrizko mendi itzelaren iparraldeko aurpegi ilunaren oinean kokaturik daude.

Antzina-antzinatik, mendi horretarako igoera Durangon hasten zen eta leku hori zeharkatzen zuen. Santa Luciako troka malkartsutik gora eginez, Mugarrekolandako zelai zabaletara iristen da, eta bertatik, gandor ikusgarri batetik joanez, gailurrera heltzen zen. Gaur egun, basoko bide berriak egin direnez, mendi horretako igoera errazagoa da eta mendizale askok ahaztu egin dute antzinako bide liluragarri hori.

Mugarrako eta Legarmendiko harrobiak

Legarmendi

Eremura iristeko bideak gorantz jarraitzen du, harik eta orain erabiltzen ez diren marmolezko harrobi zahar batzuetara iritsi arte.

Kare-harrizko bloke erraldoien artean ibiliko gara, eskualdearen gaineko ikuspegi bikainez gozatzen dugun bitartean.

Harrobiko albo batetik, zidor estu bat gorantz doa eta Legarmendiren bihotzean sartzen da; Legarmendi Bizkaiko mendilerrorik eder eta ezezagunenetariko bat da, eta paisaia karstiko malkartsua eta antolaketarik gabea dauka; gainera, zuloz eta muinoz beteta dago eta horien artean ibarbide estuak irekitzen dira (erraz zeharkatzeko moduko ibarbideak), sarritan antzinako bideei jarraituta.

Orozketa auzoa

Baserri

Jolas-eremurako bidean, Orozketa auzo txikia zeharkatuko dugu, eta hori larredi berdeekin eta zabalekin inguraturik dago. Baserri multzo txikia eta oso ederra da; antzinako eskolen inguruan daude, eta, gaur egun, eskola horiek zentro sozialtzat egokiturik daude, auzoko biztanleentzat. Merezi du baserri eder horien artean ibiltzea, euren arkitektura bikainaz gozatuz. Horietariko batek, gainera, Aurrezki Kutxaren saria jaso zuen, 1978. urtean, bere kontserbazio egoera onaren eraginez.

Baserririk gehienak harri-hormazkoak dira, eta arkuak, leihoak eta izkinak harlanduzkoak dituzte; fatxada nagusia hegoaldera begira dago. Halaber, sarrerako arku zabalak dituzte, batzuek arku bikoitzekoak, eta frontisean armarri ederrak dituzte tailatuta. (ikusi Baserria gaia).