saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

KANPAZAR (Elorrio)

  • Kokapen planoa
    Kokapena
  • Baserri turismoa
    Baserri-turismo
  • Mapara itzuli
    Mapa
SARBIDEA

Jolas-eremua Kanpazar mendatean bertan dago, Bizkaiko Elorrio udalerria Gipuzkoako Arrasate udalerriarekin lotzen duen errepidearen goialdean.

Mapetako ezaugarriak
  • Mahai kopurua
    4
  • Erretegi kopurua
    12
  • Edateko uren iturriak
  • Aparkalekua
  • Taberna
DESKRIBAPENA
  • Jolas-eremua Urkiolako Parke Naturaleko mendebaldeko mugan dago, Udalatx kare-harrizko mendi ikusgarriaren oinean. Instalazioak pagadi motz zoragarri batean daude; horrek babesa eskaintzen du, iparraldeko haize hotzetatik, eta gainera, udako egun sargoritsuetan gerizpea eta freskotasuna eskaintzen du.
  • Kanpazar mendatetik Elgeta udalerrirako errepideak bi zonatan banatzen du jolas-eremua. Bertan, txirrindulari asko ibiltzen dira, trafiko urria eta zoru bikaina aprobetxatuz errepide horretan euren kirolik gogokoena egiten.
BISITAK ETA IBILALDIAK INGURUAN ZEHAR

Elorrio udalerria

Askaldegi

Bizkaiko hego-mendebaldean kokaturiko udalerri polita da. Bizkaiko jauna izandako Tello infanteak sortu zuen, 1350ean, Etxebarriko San Agustinen elizatearen lurretan.

Hiribildurako bisitaldiak ezusteko atseginak emango dizkio bisitariari. Kaleek xarma berezia dute; gainera, jaun-etxeetako eta balkoi ederrekin nahiz galeria hegalariekin apaindutako jauregiek sarritan armarri ederrak dituzte sarrerako arkuen gainean, eta horiek hiribildu horren jatorri historikoa adierazten dute.

Plazan Sorkundez Garbiaren eliza dago, Euskal Herriko estilo gotikoan egindako eliza, eta horren gainean Bizkaia osoko dorrerik ederrenetariko bat ikusiko dugu.

Elorrion Juan de Arezpakotxaga jaio zen, Felipe IV.aren estatu-idazkaria, baita Berriotxoako Valentin ere, santu egindako lehenengo bizkaitarra (Vietnameko Tokinen hila, 1861ean).

Argiñetako nekropolia

Argiņetako nekropolia

Elorrioko hirigunetik oso hurbil, Mendrakas auzoko errepidearen ondoan, Argiñetako nekropolia dago, geure herriko iraganaren eta kulturaren barruko nekropolirik ederrenetariko bat.

Nekropolia harizti baten gerizpetan dagoen zelai txikian dago, San Adrianen baselizaren ondoan, interes handiko multzo ederra osatuz.

Hemeretzigarren mendeko bigarren erdian, Elorrioko abadeak inguruko baselizetako hilobi batzuk bildu eta oraingo kokalekuan ipini zituen, eta horrelaxe sortu zen "Argiñetako nekropolia".

Hilerri misteriotsu horretako hilobiak Erdi Arokoak dira, eta kristautasuna baino lehenagoko jatorria dute. Harrizko hogei sarkofago eta bost hilarri dira. Hilarriak, dirudienez, hilobiak baino zaharragoak dira; hain zuzen ere, VII. eta VIII. mendeetakoak izan daitezke eta motibo geometrikoekin nahiz astralekin apainduta daude.

Udalatx

Ibilbidea harrobi baten instalazioetan hasten da; harrobia errepidearen beste aldean dago, Kanpazar men-datean bertan. GR- 123 deritzon zurezko baliza batek gailur eder eta malkartsu horretarako igoeraren hasiera adierazten du.

Industria-instalazioak atzean utzita, sigi-saga doan zidor estu batek altuera irabazten du artadiaren barrutik. Gero, muino biluzia igotzen du, malda gogo-rrean, eta gero, Udalatxen gailurrera iritsiko gara, ordu eta erdikoa baino apur bat luzeagoa den ibilbidean.

Udalatx

Santa Lucia baseliza

Errepidearen beste aldean, jolas- eremuaren aurrean, lurrezko bide bat hasten da Betsaiderantz, zurezko baliza batekin seinaleztaturiko bidea. GR-121 markei jarraituz, Udalatx mendiaren maldetan zeharkako txango eroso hau hasiko dugu; bertan, zona irekiak, pagadi ederrak eta laritz landaketak ikusiko ditugu.

Ordubete baino denbora laburragoan, artadi trinko batek estalitako muinora iritsiko gara. Santa Lucia baseliza horrexen gailurrean dago, eta horrek tenplura itsatsitako aterpe irekia dauka. Harriz egindako Ama Birjinaren irudia dago, atearen gaineko horma-hobi batean.

Handik metro gutxi batzuetara, mendiko postontzi txiki bat dago. Leku horretatik Elorrio udalerriaren eta horren inguruen gaineko ikuspegi bikaina aurkituko dugu.