saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

JATAMENDI (Bakio)

  • Kokapen planoa
    Kokapena
  • Baserri turismoa
    Baserri-turismo
  • Mapara itzuli
    Mapa
SARBIDEA

Mungiatik Bakiorako BI-2101 errepidea hartu eta, 26. kilometroan, azken udalerri horren sarreran, Armintzarako bidegurutzea aukeratuko dugu. Goitisoloalde auzoa atzean utzita, pinu landaketen artean gorantz egingo dugu, errepidearen goialdera heldu arte, eta bertan kostaldearen gaineko begiratokia dago. Errepidea beherantz hasten da, eta, metro gutxi batzuk aurrerago, ezkerretara hartuko dugu, Jataren gailurrera igotzen den hormigoizko bide batetik joanez. Kilometro bat baino apur bat gutxiago jarraituko dugu bide horretatik, eta gero ezkerretara hartuko dugu, jolas-eremura iritsi arte.

Mapetako ezaugarriak
  • Mahai kopurua
    29
  • Erretegi kopurua
    20
  • Edateko uren iturriak
  • Aparkalekua
DESKRIBAPENA
  • Jolas-eremuak posizio pribilegiatua dauka mendilerroan; hori, Jataren gailurretik kostalderantz doa. Eremuko instalazioak muino eguzkitsu zabal batetik hedatzen dira, eta bertatik Kantauriko itsasertzaren ikuspegi oso zabalak daude. Horrenbestez, ez da harritzekoa eremuaren zati bat begiratokitzat egokituta egotea; aulki asko ditu eta bertatik panoramika bikainak daude Bakioren, Gaztelugatxeko San Joanen eta Sollube mendiaren gainean.
  • Gainerako instalazioak malda irregularrean sakabanaturik daude, bertako esparru ugariak aprobetxatuz. Bertarako bidea eremuan sartu eta berori zenbait zonatan banatzen du.
  • Zuhaitz espezie batzuen landaketak (adibidez, urkiak, lizarrak, haritzak eta gaztainondoak) gerizpeko zona zabalak eskaintzen dizkio zonari.
BISITAK ETA IBILALDIAK INGURUAN ZEHAR

Baselizen ibilbidea

Askaldegi

Ondo balizaturiko ibilbide bikain horrek, bere 11 kilometroetan, udalerrian zehar sakabanaturiko landa-tenplu txikiak lotzen ditu.

Turismo bulegotik abiatuz, kostalderantz joango gara, Santa Catalina, San Cristobal eta San Esteban baselizak lotuta; baseliza horiek guztiak herri arkitekturaren adibide onak dira eta aditzera ematen dute bilgunetzat eta espiritualtasunerako gunetzat zuten garrantzia, auzo desberdinetan barreiaturik bizi zen Bakioko biztanleriarako.

Bideak San Pelaiora eramango gaitu, Bizkaian Erromanikoari buruz dagoen adibiderik onenetarikora. Leku horretan aukera bi ditugu:

- Errepidetik Bermeorantz jarraituta, gainera iritsiko gara jatetxe batzuen ondoan. Bertatik, bideak, harrizko zidorrari jarraituz, Gaztelugatxeko San Joanen baselizaren inguruetara eramango gaitu.

- Baselizen bideko balizei jarraituz, Bakiora iritsiko gara kostaldeko lerrotik, Atxuloko labar ikusgarrietara hurbilduta, eta horiek leku batzuetan 75 metrotik gorako altuera dute itsasoaren mailatik.

San Pelaioren baseliza

San Pelaioren baseliza

Baseliza horretara automobilean joateko, Bakiotik Bermeorako errepidetik gora egin behar da.

31. kilometroa adierazten duen mugarria igarota, eskuinetarako desbideratzea aurkituko dugu eta bertatik baselizara helduko gara (zelai berde batean kokatuta).

Euskadiko lan erromaniko ede rrenetariko bat da. XII. mendeko baseliza ederra da; inguruan zurezko estalkia duen portiko zabala dauka, eta horrek bere perimetro osoa inguratzen du (Bizkaiko eliza eta baseliza askoren ezaugarri komuna).

Erdi Arokoa dela ondoen adierazten duena, berriz, tenpluko absidea motibo begetalekin nahiz geometrikoekin apaintzen duen leiho fina da. Bisitariek tenpluan sartzeko aukera dute, gurtzarako orduetan.

Gaztelugatxeko San Joan

Bakiotik Bermeorako bidean, Kantauriko itsasertz osoko ikuspegirik ikusgarrienetariko bat aurkituko dugu. Kostaldeko lerroa labar askok osatzen dute; horietatik, batzuetan, uhartetxo batzuk askatzen dira.

Uhartetxo

Arku handietan euskarrituriko istmo artifizial batek uharterako sarbidea erraztuko digu.

Goialdera iristeko, malda harritsutik gora doazen 231 eskailera-maila igo beharko ditugu, itsasoaren mailatik 80 metrora dagoen baseliza txikira iritsi baino lehen.

Inork ez daki ondo horren jatorria zein den, baina badirudi XI. mendean leku horretan monasterio bat egon zela.

Ekainaren 24an, San Joanen jaia aprobetxatuz, erromeria egiten da; gainera, Ama Birjinaren irudiari loreak eskaintzen zaizkio; irudi hori, itsasoko urpean dago, uharte ikusgarri honen oinetan azaleraturiko arku naturaletariko baten azpian.