saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

GOITISOLOALDE (Bakio)

  • Kokapen planoa
    Kokapena
  • Baserri turismoa
    Baserri-turismo
  • Mapara itzuli
    Mapa
SARBIDEA

Mungiatik Bakiorako BI-2101 errepidetik joango gara, eta Armintzarako 26. kilometroan desbideratu egingo gara. Errepidea gorantz doa, harik eta, kilometro bat egin ondoren, Goitisoloalde auzora heldu arte (errepidearen ezkerretara kokaturiko baserri multzoa). Itsas Begi jatetxearen ondoan desbideratze bat aurkituko dugu, basoko bidetzat seinaleztatua, eta hori Jata mendiaren behealdean dauden larredien artetik doa.

500 metro inguru egin ondoren, altzifre-ilara baten atzean ezkutaturik, jolas-eremua dago.

Mapetako ezaugarriak
  • Mahai kopurua
    10
  • Erretegi kopurua
    6
  • Edateko uren iturriak
  • Paperontziak edo edukiontziak
DESKRIBAPENA
  • Goitisoloalde jolas-eremua zelai lerrozuzen batean dago eta horren perimetro osoan gezurrezko altzifrezko hesi trinkoa dago.
  • Barrualdean, mahaiak eta erretegiak daude izei eta altzifre handien gerizpean. Eremu txikia eta atsegina da, eta, egun berean, basoa eta hondartza tartekatzeko aukera ematen du.
BISITAK ETA IBILALDIAK INGURUAN ZEHAR

Valentin Nuriona zirkuitua

Askaldegi

Mendiko bizikletan egiteko berebizikoa den zirkuitu horrek Jata mendiaren maldetan kokaturiko bi jolaseremuak lotzeko aukera ematen digu. Horretarako, Goitisoloalde eremuraino ekarri gaituen bidetik jarraituko dugu, bertatik hurbileko baserri bateraino.

Leku horretatik aurrera, lurrezko bide batek maldan gora egiten du, pinu eta eukalitu landaketen artean.

Kilometro pare bat egin ondoren, bidegurutze batera iritsiko gara; eskuinetara jaitsiko gara, handik apubatera Jatamendi jolas-eremura heltzeko, eta bertatik Bizkaiko kostaldearen gaineko ikuspegi bikainak daude.

Jatarako igoera San Migueletik

Paisaia

BI-2101 errepideko 25. kilometroan, Bakioko gasolindegiaren ondoan, San Miguelen baselizaranzko bidea adierazten duen desbideratzea dago; hori gorantz doa, malda gogorrean, harik eta mendi-lepo batera iritsi arte; bertan dago harribitxi arkitektoniko txiki hori.

Zumetxagako San Miguel (XI. mendea) Erromaniko landatarraren adibide bikaina da; inguru ederrean kokaturik dago, haritz zahar eta sendoen basotxo batek inguratuta. Multzo arkitektonikoa oso bakuna da eta absidearen leihoan kapitel politak ditu, kanpai-hormaren oinean; gainera, eraikinari sendotasuna ematen dioten kontra-horma indartsuak ditu. Leku horretatik, Jata mendiaren gailurrera igo daiteke, mendizale askok erabilitako ohiko bidetik. Horretarako, baselizaren ondoko baserriaren albotik abiatzen den bidea hartuko dugu; bide hori zelaietatik igo eta pinudi batean sartzen da.

Gero, igoera laburra baina gogorra dago, Jataren malda irekitik, txilarren eta oteen artean, eta ordu erdi inguruan antenaren ondoko gailurrera iritsiko gara. Gailurretik dauden ikuspegiak konpentsatu egiten dute egindako gogorra; izan ere, bertatik, Bizkaiko kostaldearen zati handia ikusten da, batez ere Bakioren inguruak.

Bakio

Hondartza

Udal mugartea Bizkaiko kostaldeko leku pribilegiatuan kokaturik dago, Bermoren, Maruri-Jataberen eta Mungiaren artean. Bakio haran sakon baten barruan dago (Bakioko kubeta), Jata eta Sollube mendien artean babestuta, mendiok sorturiko hesiak mikroklima oso berezia sortzen baitu zona horretan.

Tenperatura leunei eta prezipitazio ugariei esker, espezie mediterranearrak landatzen dira, esate baterako, zitrikoak eta mahatsa, eta bertako txakolinak ospe handia eta merezitakoa dauka. Kostalde osoko udalerririk erakargarrienetarikoa da Bakio.

Urte askotik hona, bizkaitar asko bertara joaten da uda igarotzera, horiek hantxe finkatu baitute euren bigarren bizilekua.

Zalantzarik gabe, Bakio bigarren bizilekueta aisialdirako leku bihurtzea oso lagungarria izan da kostaldeko udalerri horri oraingo itxura emateko; izan ere, udatiar asko bertako klimaz eta hondartzez gozatzera joaten dira udan.

Bakiok hon dartza ederra dauka eta, hango olatu handien ospeari esker, surflari asko eta asko joaten da bertara, herri askotatik, Kantauriko olatu handien gainean gozatzera.