saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

EL SUCESO (Karrantza Arana)

  • Kokapen planoa
    Kokapena
  • Baserri turismoa
    Baserri-turismo
  • Mapara itzuli
    Mapa
SARBIDEA

Bilbotik Karrantza haranerako C-6210 errepidetik, Escrita gainera iritsiko gara, eta bertan haranaren gaineko ikuspegi bikainak aurkituko ditugu. Kilometro bat baino apur bat gehitxoago jaitsita, eskuinetara, adar bat aurkituko dugu, seinale eta guztikoa, eta bertatik malda handia hasten da, Buen Suceso auzoraino.

Mapetako ezaugarriak
  • Mahai kopurua
    16
  • Erretegi kopurua
    38
  • Edateko uren iturriak
  • Paperontziak edo edukiontziak
  • Aparkalekua
  • Haurren jolas-parkea
  • kirol instalazioak
DESKRIBAPENA
  • Auzo honetan hauxe aurkituko dugu: Santutegia, zezen-plaza, jolas-eremua eta Buen Sucesoko Ama Birjinaren monumentua. Horrek osaturiko multzoa oso ondo integraturik dago inguruko paisaian.
  • Eremu honetako zona nagusia Llana de Pandotik hedatzen da; azalera zabal horrek plazaren eta Ama Birjinaren monumentuaren arteko malda txikia okupatzen du.
  • Bertan, erretegi eta mahai asko daude, zuhaitz-espezie desberdinen gerizpean modu irregularrean banaturik (esate baterako, astigarrak, laritzak, urkiak, platanondoak, haritzak, mimosak, etab.). Instalazioek haurren jolasetarako eremua ere badute, baita entrenamenduko zirkuitu txikia ere.
  • Jolas-eremuaren barruan, halaber, mahaiak eta erretegiak ere badaude, elizaren behealdean, arteek, intxaurrek, gaztainondoek eta platanondoek osaturiko basotxo eder baten gerizpean.
BISITAK ETA IBILALDIAK INGURUAN ZEHAR

Buen Sucesoko Ama Birjinaren monumentua

Askaldegi

Zuhaitz gazteen zumardi batek monumenturaino eramango gaitu; bertako baseliza txikiaren gainean, Buen Sucesoko Ama Birjinaren irudia dago. Irudi hori malkar txiki baten gainean euskarriturik dago, eta bertatik haranaren gaineko panoramika bikainak ikusten dira (haraneko auzo eta baserri ugariak).

Irailaren 18an Buen Sucesoko Ama Birjinaren eguna da, Karrantza haraneko zaindaria den horren jaira Karrantzako asko joaten da, haraneko leku guztietatik. Egun horretan, meza nagusiaren ostean, bazkaria, zezenketa eta erromeria alaia egoten dira.

Sopeņako artadia

Berriro ere Bilbotik datorren errepidea hartu eta beherantz jarraituko dugu, El Callejo auzorantz; bertan, eskuinetara hartuko dugu, Biaņez eta Paules auzoetara doan errepide estu batetik.

Azken auzo horretatik, txango polita emateko aukera daukagu, larredien artetik doan legarrezko bide batetik. Gain txiki batera iritsi ondoren, bidea pinudiaren ondotik jaisten da, harik eta Sopeñako artadira iritsi arte; larre itxurako baso eder hori berez ere naturaren harribitxia da. Armañoneko parke naturalean gaude, eta inguru horrek aberastasun handia dauka paisaiaren eta naturaren aldetik, guztiok miretsi eta kontserbatu beharreko aberastasuna (ikusi Armañoni buruzko gaia).

Karpin abentura

Gepardo

Biaņezeko kontzejuan kokatuta, auzo hori Las Llamas eta Paules auzoekin lotzen duen errepidearen ezkerretara dago. KARPIN ABEN TURA orain arte Bizkaiko Parke Ekologikoa "El Carpin" izekoari lotuta sortu den proiektu berria da.

Proiektu berria osatzen duten berritasun guztiek ez dute eteten Parkearen oraingo eskaintza; bertan, bisitariek basoko faunako 200 aletik gora ikusteko aukera dute; aleok 55 espezietakoak dira eta bertako instalazioetan sartuta daude.

Karpin abenturaren eskaintza berriaren barruan, Terrasauron sartzeko aukera daukagu, eta horri "Dinosauroen harana" ere esaten diote; bertan, 20 metroko diplodokusa edo eskala errealeko tiranosauroa ikusiko ditugu, besteak beste.

Unibertso jurasiko horretan zeharkako ibilbidean, lau paleontologo oso bereziren azalpenak entzungo ditugu.

Karpin abenturako instalazioak Carpin finka handian daude, jauregiaren inguruetan, eta horri "injineruaren etxea" esaten diote.

Jauregi hori Urbano Peņa y Chávarrik eraiki zuen mende hasieran, eta horri "Biaņezko injinerua" esaten zioten.

Basoa