saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

LAS BALSAS DE LA BALUGA (Sopuerta)

  • Kokapen planoa
    Kokapena
  • Baserri turismoa
    Baserri-turismo
  • Mapara itzuli
    Mapa
SARBIDEA

Sopuerta udalerritik bi errepide garrantzitsu igarotzen dira: bata Kantabriatik dator, Ilso/Las Muñecas mendatetik Mercadillora; besteak, be rriz, Muskiz eta Balmaseda lotzen ditu, berori ere Mercadillotik igarota. Azken hori hartuta, Las Balsas de la Baluga parkeko jolas eremua aurkituko dugu Rojadillo auzoan, errepideen arteko bidegurutze baten eta Sopuertako kirol instalazioen ondoan.

Mapetako ezaugarriak
  • Mahai kopurua
    20
  • Erretegi kopurua
    20
  • Edateko uren iturriak
  • Paperontziak edo edukiontziak
  • Aparkalekua
  • Haurren jolas-parkea
  • Zerbitzuak
  • Taberna
  • Kirol instalazioak
DESKRIBAPENA
  • Jolas-eremua antzinako dekantazio-putzuen gainean dago eta hortik datorkio izena; bertako urak zurezko kanal batetik iristen ziren, Catalina meatzeko mineral-garbitegietatik. Lokatza eta ura hustu egiten ziren, oraingo futbol-zelaira heltzean, eta, ura gelditu ondoren, hori berriro ere Raion errekara itzultzen zen, bertako bost konportak irekitakoan (oraindik ere hiru konporta daude, eremuaren atzealdean), eta lokatzak putzuen hondoan pilatzen ziren.
  • Gaur egun, ingurua suspertu ondoren, azalera lauko parke handia gelditu da, eta bertan zuhaitz asko landatu dira; harrizko bide batzuek eremu osoa zeharkatzen dute, eta tokiko aulki ugarietan har daiteke atsedena. Parkearen erdian, jolas-eremua haltz, lizar, urki eta haritz altuen gerizpean kokaturik dago.
  • Las Balsas de la Baluga parkeko jolas-eremuko instalazioen artean, aipagarriak dira haurren jolasetarako parke bat eta zerbitzu publikoak nahiz taberna dituen eraikin txiki bat.
BISITAK ETA IBILALDIAK INGURUAN ZEHAR

Sopuertako antzinako meatze-trenbidearen trazatua

Askaldegi

Sopuerta udalerrian ustiaturiko meatzeetan ateratako materialak bi irteera nagusi zituen: bata Castro Urdialesera bideratzen zen, tuneletik, eta beste trenbidea Galdamesekoarekin lotzen zen (ikusi Atxurriaga parkea).

Guk azken bide horren zati bat egingo dugu, eta nahi duenak luzatu egin dezake, mendiko bizikleta edukiz gero; horrela, meatze-paisaia berriak eta interesgarriak aurkituko ditugu.

Ibilbidea hasteko, Arenao auzorantz joango gara, Sopuerta Muskizekin lotzen duen errepidean; eskuinetara hartuko dugu, eroritako zubi handi baten ondoan (trenbideak Galdameserako bidean zeharkaturiko zubia).

Basoko bidearen hasieran iturri bat dago, eta bertan eukalituak eta pinuak daude, baita ibaiertzeko landaredia ugaria ere, Raion ibaiaren ondoan; gainera, ibilbidean gaztainondoak, haritzak eta akaziak ere aurkituko ditugu.

Catalina meatzea

Sopuertako harana meatze-sukarraren eszenatokietariko bat izan zen, eta horrek aldaketa sakonak eragin zituen paisaia osoan. El Castaño auzoan Catalina meatzea eta bertako kiskaltze-labeak bisitatuko ditugu.

El Castaño auzora iristeko, Ilso/Las Muñecas mendaterantz joango gara, eta handik gutxira auzorako bidegurutzea aurkituko dugu. Bertatik, eskuinetara hartuko dugu, parke txiki bateraino. Bai errepidetik (trenbidearen antzinako trazatua) edo bai meatze-aldetik, labeetara iritsiko gara.

Meatze-aldetik joatea erabakiz gero, ibilbide osoan adierazle batzuk aurkituko ditugu; ibilbidea, berriz, haltzen, akazien eta eukalituen artean egingo dugu. Hormak, ureramateak eta galeriak ikusiko ditugu, baita lur gorria ere, sideritatik eratorritakoa (meatzean ateratako minerala). Catalina meatzeko aire zabaleko ustiapena igaro ondoren, kiskaltzelabeak ikusiko ditugu. Bi tximinia lodi dira, hogei metro inguruko altuerakoak, harrizkoak eta adreiluzkoak, eta monumentu artistiko izendaturik daude.

Bideari jarraituz, El Alisal meatze auzoa izandakora iritsiko gara, eta gero, gorago, Pilar Ama Birjinaren baselizara (gezurrezko akazien basotxo baten eta Catalina deritzon antzinako meatze-ustiapenaren artean. Trenbideak bere bidea jarraitzen zuen, labarraren barrutik Castro Urdialeserantz.

Montellano auzoa (Galdames) Truebaren omenezko monumentua.

Haurren jolas-parkea

1819an Antonio Truebaren jaiotza ikusi zuen etxetik kanpoko hormak eta sartzeko atea baino ez dira gelditzen. Barruan, monumentu batek Galdameseko seme ospetsua oroitzen du.

Bertatik Galdamesko Grumeranen eta Alenen paisaia bukolikoa ikusten da, eta olerkariak irudi horiek gogoratu zituen, Gaztelan egon zenean. 1889ko martxoaren 10ean hildako Benlliure eskultoreak Truebaren eskultura egin zuen, Bilboko Jardines de Albia deritzonean.

Montellano auzoko baserrien artean, aipagarria da Karrantzako estilokoa den bat, kontserbazio egoera oso onean dagoena, baita Sanjines etxe ederra ere. Bertan, "Errepublikaren aginte betearazlea" egon zen, Bigarren Karlistadan (1872-1876), 1874ko egun nahasietan.