saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

ARGALARIO (Barakaldo)

  • Kokapen planoa
    Kokapena
  • Baserri turismoa
    Baserri-turismo
  • Mapara itzuli
    Mapa
SARBIDEA

Barakaldoko Retuerto auzotik (Bilbotik Santanderrerako N-634 errepidean) irten eta Mezpelerrekarako errepidea hartuko dugu; 400 m egin ondoren, errepide hori ere utzi egingo dugu. Eskuinetara hartuko dugu, Bengolea base-
rriak zeharkatzen dituen errepide estutik. Bide hori gorantz hasten da eta, 2 km egin ondoren, bidegurutzea aurkituko dugu; bertan, zuzen-zuzen jarraituko dugu. Errepidea luzea da eta sigi-saga doa; 6 km aurrerago, jolas-eremura iritsiko gara. Bertan lautada handi bat, aparkaleku bat eta instalazioak aurkituko ditugu, errepidearen bidez bi zatitan banatuta.

Mapetako ezaugarriak
  • Mahai kopurua
    23
  • Erretegi kopurua
    10
  • Edateko uren iturriak
  • Paperontziak edo edukiontziak
  • Aparkalekua
DESKRIBAPENA
  • Argalario jolas-eremua Mendibil mendiko (antena handikoa) zelai zabaletatik hedatzen da, errepidearen bi aldeetan.
  • Eremurik handienaren eta garrantzitsuenaren aurrealdean hesia dago, eta horrek segurtasun handiagoa ematen dio. Eremu argi eta eguzkitsu horretan haritz oso gazteen aleak landatu dira, eta beraz, gerizpea pinudi luzangaren azpiko eremu txikiagoan aurkitu beharko dugu.
  • Ezkerreko ertzetik irtenda, Argalario jolas-eremua itsasadarraren ertz bien gaineko begiratoki bikaina da, Ibaizabalen bokaletik Bilboraino, baita Txorierriko haranen gaineko begiratoki bikaina ere. Begirada desbideratuz gero, hiri ikuspegitik landako eta mendiko ikuspegira igaroko gara, eta aipagarria da Galdamesko Grumeran; horren atzean Ganekogorta mendilerroa ikusten da.
BISITALDIAK ETA TXANGOAK INGURUETATIK

Argalario mendia (521 m)

Paisaia

Grumeranen inguruko mendi bat da; gailur hori eremuaren gainean kokaturik dago, mendixka txikiaren beste aldean, eta bertako gailurrera erraz helduko gara.

Zuhaitzik gabeko gailurrean, postontzi bat eta monolito bat daude, eta hori mendiko klub batek jarri zuen, oroimen-ekitaldi batean. Bilbo metropolitarraren, Abraren portuaren eta Ganekogorta mendiaren gaineko begiratoki natural itzela da.

Argalario - Barrionuevo - Larreineta - Mendibil (562 m) - Argalario

Paisaia

Ibilbide leun eta anitz hau egitea erabakiz gero, meatzaritzaren bidez oso ustiaturik dagoen lurralde bateko bazter bereziak erakutsiko dizkiguten bideetatik eta kaminoetatik ibiliko gara: Barrionuevo auzoa, funikularra, meatzeak, "Las Carmenes" putzua, Zugaztietaren eta Mendibilen artean, etab.

Aparkalekuan abiatuz, asfaltaturiko bide batetik joango gara eta hori eremuko goialdetik igarotzen da. Iturri batetik igaroko gara, kontra-horma handiak dituen baserri batera heldu baino lehen.

Bideak, goranzko malda txiki baten ostean, pinudi bat zeharkatzen du, eta gero beherantz hasten da, harik eta antzinako meatze auzoa izandako Barrionuevora iritsi arte.

Errepidetik jarraituz, Trapagaraneko Larreinetara iritsiko gara, eta Larreinetako funikularra ere bertaraino heltzen da. Gaur egun pertsonak garraiatzeko erabili arren, hasieran meatzeetako materialak, pertsonak eta abereak eramaten zituen. Lehengo "bagoia" plataforma horizontal baten gainean eraikita
zegoen eta hori kentzeko modukoa zen, ibilgailuak ere garraiatu ahal izateko. Plataforma horizontal horrexek ematen dio ohiko itxura Larreinetako funikularrari.

Jolas-eremura itzultzeko, saihesbide txiki bat hartuko dugu Barrionuevo auzotik. Bidea hartu beharrean, muinorantz joango gara, bide zabal batetik. Ertzetik Zugaztietaren ikuspegi bikaina dago, putzuen eta orain ureztaturik dauden antzinako instalazioen gainean. Bidea arrakala baten ertzeraino igotzen da eta hori aire zabaleko aitzinako beste ustiapen baten aztarna da; bertan, eskuinetara hartu eta telekomunikazioen dorre erraldoirantz joango gara. Hori zona harritsu batean kokaturik dago eta, inguruetan, Mendibilen gailurraren postontzia dago (562 m).

Lurraldearen kolore gorrixka, berriz, bertan ustiaturiko burdina-mineralaren eraginezkoa da. Bertatik begiratuta, paisaiak edertasun kaotikoa dauka, gizakiak mende askotan egindako jardueraren eraginez, lurraren barrutik minerala ateratzen ibili baita aspaldi-aspalditik. Argalariora iristeko, errepidetik metro gutxi batzuk jaistea baino ez dago, eta zirkuitua ordubete baino denbora apur bat luzeagoan egiteko modukoa da.