saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

UPOKO PAGADIA (Zaratamo)

  • Kokapen planoa
    Kokapena
  • Baserri turismoa
    Baserri-turismo
  • Mapara itzuli
    Mapa
SARBIDEA

BI-634 errepidea Arrigorriagaren parean utzita, bi norabide har daitezke: Zaratamorantz eta Moiordin Industrialderantz. 2 km aurrerago, azken norabide horretatik joanez, eta harrobia igarotakoan, errepideak ezkerretarako bihurgune itxia dauka. Bertatik, galtzadaren eskuinetara, legarrezko bide bat abiatu eta hondakindegi baten ondotik igarotzen da; leku horretan, Upo (ezkerretara) eta Artanda (eskuinetara) gailurren arteko mendixka baterako igoera gogorra hasten da.

Mendixka horretatik hurbil, eta horren alde bietan, Upoko Pagadia jolas-eremuko instalazioak aurkituko ditugu.

Mapetako ezaugarriak
  • Mahai kopurua
    32
  • Erretegi kopurua
    16
  • Edateko uren iturriak
  • Paperontziak edo edukiontziak
DESKRIBAPENA
  • Jolas-eremua bi zonatan zatiturik dago, mendixkaren bi aldeetan. Eskuineko aldean, Artandaren maldetan, San Segismundoren baseliza txikia dago, mahai eta erretegi multzo txiki batekin batera, eta horiek zelaiaren eta pinudiaren artean kokaturik daude. Handik metro gutxira, basoaren barruan, iturri bat aurkituko dugu. Uztailaren hirugarren igandean, inguruko udalerrietako biztanleak santuaren omenezko erromeria ospatzera joaten dira. Zeberio eta Zaratamo herriak txandakatu egiten dira, jai hori urtero antolatzeko lanetan, eta hori pribilegio handia da.
  • Mendixkaren beste aldean, Uporen maldetan, jolas-eremuari izena ematen dion pagadi zabala hedatzen da; bertako mugetan daude instalaziorik gehienak, zelai eguzkitsuaren eta hostozabal ederren gerizpe freskoaren artean banaturik.
BISITAK ETA IBILALDIAK INGURUAN ZEHAR

Upo mendia

Askaldegi

Mendi txiki horretarako igoera txango atsegina da; pagadiaren azpiko jolas-eremuko zonan hasten da. Basoaren barrutik egingo dugu gorantz, bide zehatzik gabe, harik eta horren goialdean bide bat aurkitu arte. Hori gurutzatu eta gorantz jarraituko dugu, maldatik doan zidor estu bati jarraituz; bertan, oraintsu, pinuak eta pagoak landatu dituzte, eta horien artean isatsa, iratze eta ote sastraka trinkoak daude. Hostozabal autoktonoen birlandaketa horrek etorkizun hurbilean jantzi egingo ditu orain biluzik dauden inguruak, eta horrela, mendi txiki horri distira handiagoa emango dio.

Horrela, handik gutxira banatu egiten den bigarren bide batera irtengo gara. Eskuineko aldetik jarraituko dugu, gailurreko maldaren azpira iritsi arte.

Su-kontrakotik zeharkako malda labur eta gogor batek goialdera heltzeko aukera emango digu, eta bertatik, berriz, Bilbo metropolitarreko ikuspegi bikainak ikusten dira.

Artanda mendia

Paisaia

San Segismundo baselizatik abia-tuz, zelaian gora egingo dugu, mal-da gogor batetik, eta berehala altuera irabaziko dugu. Landarediaren azpian ezkutaturiko gas-bidearen trazatuari jarraituz, mendi-lerroaren goialdera iritsiko gara.

Gero eskuinetara egingo dugu, txango lasaian muino baten oinera iritsi arte, eta Artandaren gailurra horren atzean dago. Muino txikia ezkerretik inguratuko dugu, gailurraren ondoan jarriko gaituen bide batetik.

Ikuspegiak Upo menditik ikusten diren berberak dira, baina Nerbioren haranaren gaineko pano ramika hobea da.

Zaratamo

Paisaia

Bizkaiko udalerri hau Bilbo metropolitarraren eskualdean kokaturik dago eta Uribeko merindadekoa da. Zaratamok ez dauka hirigune argirik, eta nahiko autonomoak eta elkarrengandik oso urrunekoak diren auzo desberdinek osatzen dute.

Gu Elexalde auzora joango gara, udalerriko landa-eremua ondoen adierazten duen auzora; horren behealdea, Ibaizabal eta Nerbioi ibaien artekoa, ostera, industria-eremua da. Elexalde inguru lasaia eta barea da, ingurumen-kalitate handikoa. Bertako gune nagusiak nortasun handia dauka, San Lorenzo elizarekin, Udaletxearekin, frontoiarekin eta tabernaren batekin. Bertara iristeko, Arrigorriagatik eremuan sartzeko bideraino eraman gaituen errepidetik gorantz egin beharko dugu.