saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

LASIAR (Garai)

  • Kokapen planoa
    Kokapena
  • Baserri turismoa
    Baserri-turismo
  • Mapara itzuli
    Mapa
SARBIDEA

Garaitik, Goiuriarantz doan errepidea hartuko dugu. Bi kilometro egin ondoren, seinaleztaturiko desbideratzea aurkituko dugu eskuinetara, eta bertan "Oiz mendia" jartzen du. Handik gora egingo dugu, pagadi motz zaharra zeharkatuta, eta apur bat aurrerago Lasiar jolas-eremuaaurkituko dugu.

Mapetako ezaugarriak
  • Mahai kopurua
    24
  • Erretegi kopurua
    11
  • Edateko uren iturriak
  • Paperontziak edo edukiontziak
  • Aterpe
DESKRIBAPENA
  • Jolas-eremua bidegurutze batean dago, eta horren trazatuak zona desberdinetan banantzen du eremua.
  • Erdiko zonan aterpe txiki bat dago; horrek zona itxi bat eta zona ireki bat ditu. Azken hori edonork erabiltzeko modukoa da, eta mahai bat, aulki bat eta tximinia bat ditu. Atzeko aldean, jolas-eremuko instalazioetariko batzukaurkituko ditugu, altzifreen hesi trinko batek inguraturiko esparru txiki batean, eta horiek itxura isolatua eta lasaiaematen diote tokiari.
  • Eremuko beste bi zonek azalera handiagoak betetzen dituzte, aipaturikoaren albo bietan. Eremu irekiagoak dira,eta horietan zona eguzkitsu zabalak daude; horien artean, urkiz, izeiz, artez, haritzez, altzifrez, astigarrez, pagoz eta abarrez osaturiko baso anitza dago.
BISITALDIAK ETA TXANGOAK INGURUETATIK

Durangoko merindadea

BI-3341 errepidetik garairantz igota, 39. kilometrora iritsitakoan, ezkerretara Gerediagako San Salvadorren baseliza aurkituko dugu, Durango merindadeko antzinako Batzarren egoitza; Bizkaiko eskualde autonomo horrek bertan egiten zituen biltzarrak, eta hango Batzar Nagusiak Jaurerrikoekiko desberdinak ziren.

Bertan, Merindadeko erdigune geografikoa den zelai txikian, Gerediagako haritzaren azpian (gaur egun, desagertuta), eta mugarri zakarren gainean zirkuluan eserita, Abadiñoko, Berizko, San Agustin de Etxebarriako, Mallabiako, Mañariako, Iurretako, Garaiko, Zaldibarko, Arrazolako, Axpeko, Izurtzako eta Atxondoko elizateetako hamabi ordezkariek biltzarrak egiten zituzten hiru bazkoetan: Berpizkundea, Mendekostea eta Gabonak.

Garai

Baserria

Durangaldeko eskualdekoa den Bizkaiko udalerri txiki hori Oiz mendiko hegoaldeko malda zabalean eta eguzkitsuan kokaturik dago. Bertako biztanleria barreiaturiko gune txikietan biltzen da; gune horiek larredi handien, basoko birlandaketen eta artadi txikien bidez banaturik daude.

San Joan Ebanjelariaren eta San Miguel Arkanjeluaren parrokien artean, udalerriko hiriburua den San Miguel auzoa osatzen duten baserri ederrak daude.

Hango landa-arkitektura aberatsaren artean, aipagarria da Garitaio edo Garaigoitia jauregia. Jauregi itxurako baserri eder horren fatxadan, portale zabala dago eta horren gainean harrizko inskripzioa dauka; bertan dioenez, 1574. urtean berreraikita dago.

Udalerri horren eta inguruko paisaien edertasuna, bestalde, inspirazio iturri izan zen bertako bi auzokiderik ospetsuenentzat: Zubiaurre margolariak.

Momoitioko San Joan Bataiatzailea

Paisaia

Leku horretara hurbiltzeko, Goiuriarako errepidea hartu eta ezkerre tara desbideratuko gara, kilometro erdi igaro ondoren, goialdean baseliza duen gain txiki batean. Handik gutxira, Momoitioko San Joan Bataiatzailearen baseliza (XII. mendekoa) dagoen lekura iritsiko gara.

1982. urtean egindako indusketetan, Goi Erdi Aroko hilobiak, zeramikak, zilarrezko eraztunak eta abar aurkitu ziren, eta horiek XII. mende amaiera eta XIV. mende hasiera bitartekoak dira.

Eraikin eder hori haritzekin eta arteekin inguraturik dago; berorren kokaleku pribilegiatuari esker, Durangaldeko eskualdearen panoramikaz gozatzeko berebiziko aukera izango dugu.

Etxeitako artea

Etxeitako Artea

Udalerri eder horren inguruetan basotxo ak daude, eta horiek, berriz, malda horiek antzina betetzen zituzten artadien aztarnak dira. Gizakiaren eskuak, mendeetan zehar, paisaia goitik behera eraldatu du.

Zuhaitz horietariko batzuk larredien artean kontserbatu ziren; gero, sistematikoki moztu zituzten, euren adaburuen neurria handitzeko; horrela, ezkur produkzioa eta ganadua babesteko gerizpea ere handitu egin ziren.

Horien guztien artean, aipagarria da Etxeita baserriko arte itzela (Etxeitako artea) eta horrek 60 metrotik gorako perimetroa dauka. Horren adaburuaren azpian hirurehun arditik gorako artaldea sartzen omen da.