Errementarikua baserria Beko Kale kalea, 4.
48278, Ziortza-Bolibar.
Errementarikua izenez ezagutzen den baserrian dago kokatuta Simón Bolívar Museoa, Askatzailearen arbasoei loturiko etxean. Eraikina zaharberritu ondoren, 1983an inauguratu zen, Simón Bolívarren Jaiotzaren Bigarren Mendeurrenarekin bat eginik.
Museoak gordetzen dituen bildumek, Erdi Aroko bizimodua nolakoa zen Bizkaian (paisaia, eliza, iharduera, ekonomikoak eta hirien sorrera); eta Simón Bolívarren ibilbide pertsonala eta politikoa (Bolívarren bidaiak Europara Independentziaren geografia eta Bolívarren idearium politikoa) eskaintzen dizkigute.