Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak
2011eko Urria
Informa zaitez eta parte hartu jardueren programan eta bisita gidatuetan
Dohako jarduerak
Argiak eta aurrerapena
BIZKAIA ILUSTRAZIOAREN GARAIETAN
"Ilustratu" hitzak, besteak beste, hau esan gura du: "adimenari argia ematea, irakastea, zibilizatzea".
Hori izango da, hain zuzen ere, Ondareari buruzko Europako 2011ko Jardunaldien oinarria: herrikideen adimenari argia ematen, irakasten eta zibilizatzen saiatu ziren zenbait bizkaitarren ahalegina erakustea. Euren historiak kontatzea. Euren lorpenak ezagutzea.
Ilustrazioa izeneko mugimendua nagusi izan zen Europako zati handi batean XVIII. mendean eta XIX. mendeko lehenengo urteetan. Ilustratuen iritziz, arrazoiaren bidez mundu hobea eraiki zitekeen. Erabateko fedea zeukaten "aurrerapenean". Izan ere, aurrerapen hori, arlo guztietan (ekonomia, kultura, zientzia, gizartea...) lortutako hobekuntza modura ulertuta, "nazioen oparotasunaren" oinarria zen. Euren azken helburua onura publikoa zen, gaur egun "herritarren bizi-kalitatearen hobekuntza" deituko geniokeena. Hori lortzeko, beharrezkoa zen hezkuntza, eta, aldi berean, ekonomia garatzeko modu berriak abian jartzea. Jarrera hori oso modernoa zen, harrigarria, batez ere monarkia absolutisten munduan garatu zela kontuan hartzen badugu.
Ilustrazio hori Bizkaira ere heldu zen. Partikular batzuek, Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen inguruan batutakoek, aurrerapen-irrika horrekin bat egin zuten, bizimodu oso tradizionaletan ainguratuta zegoen mundua berritzeko gogo biziarekin. Jarrera berritzaile horretatik, proposamenak egin zituzten, hainbat helburu lortzeko: nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpena handitzea eta baserrien oparotasuna bermatzea, gero eta lehiakortasun txikiagoa zeukan euskal burdingintza suspertzea, beste industria batzuk sustatzea, hezkuntza hobetzea, udalerriak azpiegiturez hornitzea...
Euren planek ez zuten beti helburua lortu, baina, epe luzera, ideia horiek eragina izan zuten. Apurka-apurka, gure lurraldeko azken txokoraino iritsi ziren, hiribildu garrantzitsuenetatik elizate xumeetaraino. Hori egiaztatzeko gonbita egiten dizuegu, hurrengo orrialdeetan proposatzen dizkizuegun jardueretan parte hartuta.
Gomendio batzuk
Bisita egin aurretik
Planifikatu ondo ibilbidea.
Esku artean daukazun programak kultur proposamen asko eta desberdinak eskaintzen dizkizu, guztiak Bizkaiko lurraldean. Programa arretaz irakurtzeko gomendatzen dizugu, planifikazio ona eginda, ahalik eta jarduera gehiagotan parte hartu ahal izateko. Gogoratu bisita asko egiteko hitzordua eskatu behar dela aurretik.
-
Baieztatu aurretik programan agertzen diren datuak.
Katalogo hau jarduerak hasi baino dezente lehenago argitaratzen da; horregatik, datu batzuk, adibidez, ordutegiak, elkartzeko guneak eta abar, aldatu daitezke. Aukeratutako jarduerarekin batera agertzen den telefonoarekin harremanetan jarri behar zara, zehetasun guztiak baieztatzeko.
Bisita eguna
Jantzi arropa eta oinetako egokiak.
Jarduera askotan, landa-bide eta -bidezidorretan zehar ibili behar da; beraz, gomendagarria da oinetako eta arropa erosoak erabiltzea. Aurrekoaz gain, euria eginez gero, eraman zira edo euritakoa. Gomendio gehiago nahi badituzu, deitu jarduera bakoitzaren telefonora.
Izan adeitsua taldearekin.
Garaiz heldu; aztertu aurretik abiapuntura iristeko ibilbidea. Bisitan zehar, ez distraitu beste parte-hartzaileak eta adi egon gidaren jarraibideei.
Jakinarazi zure iritziak.
Bisita amaitzen denean, jakinarazi gidari hari buruz dituzun iritziak. Gogobetetze-inkestak dauden lekuetan, mesedez, hartu minutu batzuk betetzeko. Zure iritziek hobetzen laguntzen digute.
Ondareari buruzko Europako jardunaldiak -2011 (PDF 5 MB).
Índice
Bizkaia
Gure ilustratuek proposatutako berrikuntzek hainbat arlo hartu zituzten.
Landa-munduan, labore berriak, ongarri berriak eta teknika berriak sartu ziren. Zenbait ohitura ere aldatu ziren. Esaterako, biztanleak patata kontsumitzera animatu zituzten; izan ere, ordura arte, ganadua elikatzeko bakarrik erabiltzen zen.
Industria-arloan, erronkarik handiena burdinaren ekoizpena hobetzea izan zen, gero eta lehiakortasun txikiagoa zeukalako Suediaren edo Errusiaren aurrean. Horretarako, burdinolei eraginkortasun handiagoa emateko ahalegina egin zen, hobekuntza teknikoen eta antolaketarekin lotutako hobekuntzen bidez. Baina, egia esan, arlo horretan, arrakasta txikia izan zen.
Ilustratuek garrantzi handia ematen zioten antolaketari, eta, horren eraginez, hiriaren beste kontzeptu bat zabaldu zen: antolatuagoa eta arrazionalagoa, zerbitzu publikora gehiago bideratuta zegoena. Orduan sortu ziren gure elizateetako gune bereizgarriak, plaza horietan parrokia eta udaletxea buru zirela eta alboan zenbait etxetzar zituztela; ordura arte, landa-munduan ez zegoen horrelako gune publikorik. Hiribilduetan, hiriguneak zehaztuta zeuden Erdi Arotik, eta, ondorioz, zailagoa zen esku hartzea. Halere, horietan ere plaza berriak egin ziren. Leku guztietan zerbitzu publikoko azpiegiturak egin ziren: iturriak, garbitegiak, eskolak, ospitaleak... Udaletxeak izan ziren transformazio horren ikur. Garai horretan eraiki ziren elizateetako ia udaletxe guztiak, eta hiribilduetakoak berritu egin ziren. Azokak hartzeko arkuak zituzten, taberna-aretoak, alondegia, bihitegia, artxiboa, erlojua... Administrazio propioa, independentea, esan genezake laikoa sortzeko asmoaren adierazle ziren (ordura arte, kontseiluak elizan batzartzen ziren).
Eraikin berri horiek estilo barroko eta neoklasikokoak ziren. Azken hori izan zen Ilustrazioko estilo nagusia: erregularra, soila, funtzionala... Udaletxe eta zerbitzueraikinetan ikusteaz gain, tenpluetan eta, batez ere, gure geografia osotik banatutako etxe askotan ere ikus dezakegu: soilak, apaindurarik gabeak, baoak zorrotz antolatuta dituztela eta barrualdea modu erregularrean banatuta dutela. Arrazionaltasun ilustratua bizitza pribatuaren intimitateraino iristen zen.
Ondareari buruzko Europako jardunaldiak -2011, Bizkaia (PDF 2,3 MB).
Areatza
- Informazioa:
- 946 739 010.
- Antolatzailea:
- Areatzako Udala.
- Jarduerak:
- Plazatik komentura (bisita gidatua).
Arrieta
- Informazioa:
- 946 153 065 / 946 156 612.
- Antolatzailea:
- Arrietako Udala.
- Jarduerak:
- Ibilaldia Arrietatik: aldaketak mundu tradizionalean (bisita gidatua).
Balmaseda
- Informazioa:
- 946 801 356 (Enkartur).
- Antolatzailea:
- Balmasedako Udala.
- Jarduerak:
- Balmasedako hiribildua (bisita gidatua).
- Balmasedako txakolina (Txomin Etxebarria Mirones-enhitzaldia, bisita gidatua eta dastatzea (Egia Enea mahastia)).
Barakaldo
- Informazioa:
- 944 971 390
- Email:
- ezagutubarakaldocihma@barakaldo.org
- Antolatzaileak:
-
- Barakaldoko Udala
- Barakaldoko Historia eta Ingurumen Interpretaziorako Zentroa (CIHMA)
- Jarduerak:
- Errekatxo: industria foku izatetik Barakaldoko birikia izatera (bisita gidatua).
- Barakaldo Erdi Arotik gaur egunera arte (bisita gidatua).
- Santa Agedatik Kastrexanara erdi aroko galtzadatik (bisita gidatua).
Bermeo
- Informazioa:
- 946 179 154.
- Antolatzaileak:
-
- Turismo Bulegoa
- Andra Mari parrokia
- Jarduerak:
- Elizaren eta udaletxearen artean (bisita gidatua).
Berriatua
- Informazioa:
- 946 137 030.
- Email:
- udala@berriatua.org
- Antolatzailea:
- Berriatua Elizateko Udala
- Jarduerak:
- Etxe Pintxuko margolan misteriotsuak (bisita gidatua eta hitzaldia Alberto Santanaren eskutik).
Berriz
- Jarduerak
-
Garaiko ilustratua zen Iturrizaren Berriz herria (bisita gidatua).
- Informazioa:
- 688 632 284.
- Email:
- europaondarea@gmail.com
- Antolatzaileak:
-
- Berrizko Udala
- Urkiola Landa Garapen Alkartea
- Gerediaga Elkartea
-
Eraikuntzako lanbideak (erakusketa).
- Informazioa:
- 688 632 284.
- Email:
- europaondarea@gmail.com
- Antolatzailea:
- Arbaso (Euskal Herriko Artisautza Tradizionala Sustatzeko Elkartea).
Derio
- Jarduerak
-
Derioko elizatearen abiatzea, XVIII. mendean (Juan Manuel Gonzalez Cembellinen hitzaldia).
- Informazioa:
- 944 659 714 (Kultur Birika).
- Antolatzailea:
- Derioko Udala.
-
Artxiboan ilustra zaitez (bisita gidatua).
- Informazioa:
- 944 062 490 (toki kopuru mugatua)..
- Antolatzaileak:
-
- AHEB-BEHA (Bizkaiko Elizaren Histori Artxiboa)
- ICARO Zentroa
Durango
- Informazioa:
- 946 033 938.
- Web orria:
- www.durango-udala.net/turismo
- Email:
- turismo@durango-udala.net
- Antolatzailea:
- Durangoko Turismo Bulegoa.
- Jarduerak:
- Durango 1800. urte inguruan (bisita gidatua).
- Durango, beste begirada bat (Durangoko Udaleko 2009/2010 Arte Sorkuntza Beka).
Ea
- Jarduerak
-
Busturialdea neoklasikoa (Ibarrangelu – Elantxobe – Ea ibilbidea) (bisita gidatua autobusez).
- Informazioa:
- 944 650 822 (Urremendi Landa Garapen Elkartea).
- Antolatzaileak:
-
- Eako Udala
- Elantxobeko Udala
- Ibarrangeluko Udala
-
Urtubiagako burdinola eta bertako arku uharka (bisita gidatua)
- Informazioa:
- 946 275 227 227 (Urremendi Landa Garapen Elkartea).
- Antolatzaileak:
-
- Eako Udala
- HEA Kultura Taldea
Elantxobe
- Informazioa:
- 944 650 822 (Urremendi Landa Garapen Elkartea).
- Antolatzaileak:
-
- Eako Udala
- Elantxobeko Udala
- Ibarrangeluko Udala
- Jarduerak:
- Busturialdea neoklasikoa (Ibarrangelu – Elantxobe – Ea ibilbidea) (bisita gidatua autobusez).
Elorrio
- Informazioa:
- 688 632 284.
- Email:
- europaondarea@gmail.com
- Antolatzailea:
- Elorrioko Udala.
- Jarduerak:
- Ilustrazioaren aztarnak: guztion ongizatearentzako eraikuntzak. (bisita gidatua).
- Elorrioko basilika (bisita gidatua).
Etxebarria
- Informazioa:
- 946 166 303 (Uhagon Kultur Etxea).
- Antolatzaileak:
-
- Markina-Xemeingo Udala
- Etxebarriko Udala
- Jarduerak:
- Munibe jauregia: Ilustratuaren etxea (bisita gidatua).
Forua
- Informazioa:
- 946 255 116.
- Antolatzailea:
- Foruko Udala.
- Jarduerak:
- Tourseko San Martin: Erromatik XXI. mendera (kontzertua).
Garai
- Informazioa:
- 688 632 284.
- Email:
- europaondarea@gmail.com
- Antolatzaileak:
-
- Garaiko Udaletxea
- Urkiola Landa Garapen Alkartea
- Gerediaga Elkartea
- Jarduerak:
- Landa giroko bizimodua Dominga Urionaren sasoian (bisita antzeztua eta bazkari ilustratua).
Gernika-Lumo
- Informazioa:
- 946 255 451.
- Antolatzailea:
- Euskal Herria Museoa.
- Jarduerak:
- Argien Mendea Alegria jauregian (bisita gidatua eta kontzertua Conjunto Barroco de San Sebastián taldearen eskutik).
Getxo
- Informazioa:
- 944 910 800.
- Antolatzailea:
- Getxoko Udala – Turismo Saila.
- Jarduerak:
- Aixerrota errota, Getxon (erakusketa).
- Getxo, itsasadarreko zelataria eta zaintzailea (erakusketa).
- "Le Nozze di Figaro"tik "El Borracho Burlado"ra; Beaumarchaisengandik Peñafloridako kondearengana (antzezlan ibiltaria Simulacro Teatro taldearen eskutik).
Gordexola
- Informazioa:
- 946 799 715.
- Antolatzailea:
- Gordexolako Udala – Turismo Bulegoa.
- Jarduerak:
- Santa Isabel komentua eta ingurua (visita guiada y concierto).
Gorliz
- Informazioa:
- 946 774 348 (Gorlizko Turismo Bulegoa).
- Email:
- turismo@gorliz.net
- Antolatzaileak:
-
- Gorlizko Udala
- Kultur Etxea
- Turismo Bulegoa
- Jarduerak:
- Ondarea, gurpil gainean (bisita gidatua (ibilbide zikloturista)).
- Gorliz 1750-1850: marinel elizatearen epilogoa (hitzaldia Maria Jose Torrecillaren eskutik).
Güeñes
- Informazioa:
- 946 690 892 / 649 890 320.
- Antolatzaileak:
-
- Jarduerak:
- Jauregien inguruan (bisita gidatua).
- Guenes Ilustrazioaren hastapenetan (Txomin Etxebarria Mironesek emandako hitzaldia).
Ibarrangelu
- Informazioa:
- 944 650 822 (Urremendi Landa Garapen Elkartea).
- Antolatzaileak:
-
- Eako Udala
- Elantxobeko Udala
- Ibarrangeluko Udala
- Jarduerak:
- Busturialde neoklasikoa (Ibarrangelu – Elantxobe – Ea ibilbidea) (bisita gidatua autobusez).
Iurreta
- Informazioa:
- 688 632 284.
- Email:
- europaondarea@gmail.com
- Antolatzaileak:
-
- Iurretako Udala
- Urkiola Landa Garapen Alkartea
- Gerediaga Elkartea
- Jarduerak:
- Plaza baten inguruko istorioak (antzerki formako hitzaldia).
- Plaza baten inguruko soinuak (kanpaien kontzertua).
Karrantza
- Informazioa:
- 946 806 928 / 696 446 301.
- Antolatzailea:
- Karrantzako Turismo Bulegoa.
- Jarduerak:
- Romualdo Chávarri eta Biañez auzoa (bisita gidatua).
- Eztia (bisita gidatua).
Leioa
- Informazioa:
- 946 012 790.
- Antolatzailea:
- Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoaren Fundazioa.
- Jarduerak:
- Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa (bisita gidatua).
Lekeitio
- Informazioa:
- 946 844 017.
- Antolatzailea:
- Lekeitioko Udal Kultur Erakundea.
- Jarduerak:
- Pedro Bernardo Villarreal de Bérriz (Pilar del Valle de Lersundi Manso de Zuñigaren hitzaldia).
- Marierrota (bisita gidatua).
- Sosoaga dolarea (bisita gidatua).
Mañaria
- Informazioa:
- 688 632 284 / Durangoko Turismo Bulegoa.
- Email:
- europaondarea@gmail.com
- Antolatzaileak:
-
- Mañariko Udala
- Urkiola Landa Garapen Alkartea
- Gerediaga Elkartea
- Jarduerak:
- Mañariko bandera, Bizkaiko zaharrena (hitzaldia Iñaki Irigoienen eskutik).
- Durangalde klasikoa (organo kontzertua Patxi García Garmillaren eskutik).
- Mañaritik Humboldtekin (antzerki formako bisita).
Markina-Xemein
- Informazioa:
- 946 166 303.
- Antolatzaileak:
-
- Markina-Xemeingo Udala
- Uhagon Kulturgunea
- Herri Biblioteka
- Jarduerak:
- Mogelen pausuen atzetik (bisita gidatua).
Maruri-Jatabe
- Informazioa:
- 946 156 612 (Jata Ondo Landa Garapen Elkartea).
- Antolatzailea:
- Maruri-Jatabeko Udala.
- Jarduerak:
- Jolasen tailerra.
Mungia
- Informazioa:
- 946 740 235.
- Antolatzaileak:
-
- Mungiako Udala
- Astiunerako Udal Erakundea
- Jarduerak:
- Lore Jokoak: aldaketaren mendea (herri antzezpena).
Murueta
- Informazioa:
- 944 650 822 (Urremendi Landa Garapen Elkartea).
- Antolatzailea:
- Muruetako Udala.
- Jarduerak:
- Jaiokundearen Ama Birjinaren eliza (bisita gidatua).
- Teileria (bisita gidatua).
Muskiz
- Jarduerak
-
El Pobal, sutegi hilezkorra (bisita gidatua eta antzerki emanaldia "Tierra de Sueños" taldearekin).
- Informazioa:
- 629 271 516 (El Pobal burdinola).
- Antolatzailea:
-
- Muskizko Udala
- Galdamesko Udala
- El Pobal burdinola
-
Muñatones gaztelua eta jauregia (bisita gidatua)
- Informazioa:
- 636 515 438.
- Antolatzaileak:
-
- Muskizko Udala
- Galdamesko Udala
- El Pobal burdinola
Ondarroa
- Informazioa:
- 946 831 951.
- Antolatzailea:
- Ondarroako Udala eta Turismo Bulegoa.
- Jarduerak:
- Ondarroako berreraikuntza (bisita gidatua, antzerki giroan, Tramana & Brix taldearen eskutik).
- Antonio San Martin y Burgoa eta "Nekazari Euskalduna" (Joseba Zuazo Olozagaren hitzaldia).
Orduña
- Informazioa:
- 945 384 384 (Urduñako Turismo Bulegoa).
- Antolatzaileak:
-
- Urduñako Turismo Bulegoa
- Ekoizpen (ekologia aholkularitzarako udal zerbitzua)
- Jarduerak:
- Agroekologia. XXI. gizaldiko nekazaritza ilustratua (bisita gidatua).
- Baratze eta Lorategi Ekologikoak: usain, kolore eta zapore ibilbidea (jarduera didaktikoa).
Orozko
- Informazioa:
- 946 339 823.
- Email:
- museoa.orozko@bizkaia.org
- Antolatzaileak:
-
- AUNIA Elkartea
- Orozkoko Udala
- Jarduerak:
- Anuntzibaiko zubia eta maiorazkoa (bisita gidatua).
- San Martin Albizu-Elexaga elizak (bisita gidatua).
- XVIII. mendeko baserriak Orozkoko bailaran (bisita gidatua).
Otxandio
- Informazioa:
- 688 632 284 / Durangoko Turismo Bulegoa.
- Email:
- europaondarea@gmail.com
- Antolatzaileak:
-
- Otxandioko Udala
- Urkiola Landa Garapen Alkartea
- Gerediaga Elkartea
- Jarduerak:
- Dies nostri sicut umbra transeunt (gure egunak itzalaren antzera igarotzen dira):eguzki erlojuak Durangaldean (erakusketa).
- Eguzki-erlojuak ezagutzen (tailerrak).
Plentzia
- Informazioa:
- 946 774 199.
- Antolatzailea:
- Plentziako Turismo Bulegoa.
- Jarduerak:
- Kortsarioaren alarguna (bisita gidatua, antzerki giroan).
Santurtzi
- Informazioa:
- 944 839 494.
- Email:
- turismo@santurtzi.net
- Antolatzailea:
- ASanturtziko Udala - Turismo Bulegoa
- Jarduerak:
- Casa Torre jauregia (bisita antzeztua "Encrucijada" taldearen eskutik).
Sopelana
- Informazioa:
- 944 065 519.
- Antolatzailea:
- Sopelako Udala.
- Jarduerak:
- Elizatea berrantolatzen. Sopela XVIII. Mendean (Juan Manuel Gonzalez Cembellinen hitzaldia).
- Munarrikolandako bidean (bisita gidatua).
- Sopelako Baleak (bisita antzeztua).
Sopuerta
- Informazioa:
- 946 104 028 eta 946 504 750 (Turismo Bulegoa).
- Antolatzailea:
- Sopuertako Udala. Turismo Bulegoa.
- Jarduerak:
- Avellanedako batzarretatik Gernikakoetara (bisita gidatua).
Ugao-Miraballes
- Informazioa:
- 946 480 704.
- Antolatzailea:
- Historia Ezagutzeko Zentroa (Ugao-Miraballeseko Udala).
- Jarduerak:
- Eguneroko ogia kostata irabazia (bisita gidatua eta tailerra).
- Ezagutu ezazu XVIII. mendeko Ugao-Miraballes (bisita gidatu antzeztua).
Zaldibar
- Informazioa:
- 688 632 284 / Durangoko Turismo Bulegoa.
- Email:
- europaondarea@gmail.com
- Antolatzaileak:
-
- Zaldibarko Udala
- Urkiola Landa Garapen Alkartea
- Gerediaga Elkartea
- Jarduerak:
- Elizaldeko plaza: espazio zibil bat (bisita gidatua).
- Elizaldeko plaza: erabilera soziala (pilota, bertsoak, dantzak).
Zalla
- Informazioa:
- 946 390 001 / 649 466 452.
- Antolatzailea:
- Zallako Udala.
- Jarduerak:
- HAztarnak paisaian (bisita gidatua).
Zeanuri
- Informazioa:
- 946 739 146.
- Email:
- udala.zeanuri@bizkaia.org
- Antolatzailea:
- Zeanuriko Udala.
- Jarduerak:
- Olabarriko errota eta San Justoko karegilea (bisita gidatua).
Zeanuri/Ubide
- Informazioa:
- 946 739 146.
- Email:
- udala.zeanuri@bizkaia.org
- Antolatzaileak:
-
- Ubideko Udala
- Zeanuriko Udala
- Ipizki Taldea
- Joko Alai Elkartea
- Amexier Mendi Elkartea
- Ortuzar Ubideko Gazte Asanblada
- Gorbeialde
- Arratiako Gurutze Gorria
- BBK
- Jarduerak:
- Larreen Mankomunitatearen ibilbidea (mendiko bidea).
Ziortza-Bolibar
- Informazioa:
- 946 831 951 (Ondarroako Turismo Bulegoa).
- Antolatzaileak:
- Simón Bolívar Museoa.
- Jarduerak:
- Simón Bolívar, Ilustrazioaren semea (bisita gidatua).
Bilbao
Bilbon proposatu ziren jarduera asko kultura-alderdietan oinarritu ziren. Izan ere, logikoki, arrazionaltasun ilustratua arlo horietara zabaldu zen.
Ikerketa zientifikoek helburu utilitarista bilatzen zuten: gaixotasunak sendatzea, nekazaritza- eta industria-ekoizpena hobetzea, nabigazioa erraztea... Erlijio-aurreiritziak eta tradizioak alde batera utzita, ikerketak zentzu kritiko berri batekin egiten hasi ziren: esperimentatzea, behatzea, neurtzea, zenbatzea, oharrak hartzea... Emaitzak argitalpenetan jaso ziren, eta argitalpen horiek euskal ilustratuen liburutegi pribatuetara gehitu ziren; hori ere berrikuntza izan zen garai hartan.
Ikerketa geografikoek ere aurrera egin zuten. Mapak beharrezkoak ziren ekonomia garatzeko, komunikazio-bideak hobetu eta garraioak errazteko, eta, beraz, zehatzak izan behar zuten. Horrez gain, gaur egun giza geografia deitzen dioguna garatu zen: leku bakoitzeko populazioari edo ekonomiari buruzko datuak. Ahalik eta informazio gehien batzea, gure udalerri bakoitzeko baliabideak ahalik eta ondoen aprobetxatzeko.
Historiak ere berrikuntza bat bizi izan zuen. Kronikoiak, mitoak eta elezaharrak alde batera utzita, agiri fidagarrien gainean lan egiten hasi zen, datuak frogatuta eta informazioak egiaztatuta. Izaera arkeologikoko erreferentzia batzuk ere eman ziren, horrela, zientzia berri honetako lehenengo urratsak emanez gure artean.
Orduan sortu zen norberaren kulturarekiko interesa, berezko balio bat bezala: euskal dantzak eta musika ikertu ziren, euskararekiko interes handia piztu zen, eta horrek atzerriko erudituen jakin-mina ere sortu zuen, esaterako, Humboldt-ena. Euskaraz eginiko literaturak ere aurrerapen handia izan zuen.
Kultura-berrikuntzako giro horretan, artelanen bildumak egiteko zaletasunaren hasiera ere aipa dezakegu, edota Bilboko familia nagusien etxeetan ganberakontzertuak egiten hasi zirela. Kontzertu horiek "gaurkotasuneko" hainbat gairi buruz (baita ekonomia-, zientzia-, kultura- eta gizarte-gaiak ere) eztabaidatzeko egiten ziren solasaldien osagarri ziren.
Ondareari buruzko Europako jardunaldiak -2011, Bilbao (PDF 800 KB).
Bilboko Udala
- Informazioa:
- 010 / 944 204 870.
- Antolatzailea:
- Bilboko Udalaren Kultura eta Hezkuntza Saila.
- Jarduerak:
- Ilustratzen… (bisita gidatua, antzerki giroan).
Arkeologi Museoa
- Informazioa:
- 944 040 990.
- Antolatzailea:
- Arkeologi Museoa.
- Jarduerak:
- XVIII. mendeko historialari baten ikusmolde arkeologikoa: Juan Ramón de Iturriza (erakusketa eta bisita gidatua).
Berreginen Museoa
- Informazioa:
- 944 150 231.
- Antolatzailea:
- Berreginen Museoa.
- Jarduerak:
- "Grand Tour-a" (bisita gidatua).
Eleiz Museoa
- Informazioa:
- 944 320 125.
- Antolatzailea:
- Eleiz Museoa.
- Jarduerak:
- Bilbo Barroko eta Neoklasikoa (bisita gidatua).
- Suminaldiaren eta barealdiaren artean (bisita gidatua).
Euskal Museoa
- Informazioa:
- 944 155 423.
- Web orria:
- www.bilbao.net
- Antolatzailea:
- Euskal Museoa. Bilbao. Museo Vasco.
- Jarduerak:
- Ilustrazio txatalak Bizkaian (erakusketa).
- Europako Ilustrazioa Espainian eta Euskal Herrian (José Luis Orellaren hitzaldia).
- Azkoitia eta "Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea" (Juan Bautista Mendizabalen eta José María Urkiaren hitzaldia).
Foru agiritegia
- Informazioa:
- 944 067 722.
- Jarduerak:
- Ilustrazioa Bizkaian (hitzaldi zikloa).
Foru liburutegia
- Informazioa:
- 944 067 702.
- Web orria:
- www.bizkaia.eus/foruliburutegia
- Email:
- foru_liburutegia@bizkaia.eus
- Antolatzailea:
- Bizkaiko Foru Liburutegia.
- Jarduerak:
- Ilustrazioko liburuak (erakusketa eta bisita gidatuak).
Euskaltzaindia
- Informazioa:
- 944 158 155.
- Antolatzailea:
- Euskaltzaindia.
- Jarduerak:
- Euskara, ondare inmateriala (hitzaldiak eta bisita gidatuak).