Hemen zaude:
2010eko Urria
Informa zaitez eta parte hartu jardueren programan eta bisita gidatuetan
Dohako jarduerak
Gure ondarea ikusten ohituta gaude. Hala ere, sarri askotan, azal-azaleko alderdiez gozatzearekin konformatzea baino ez daukagu: erretaula barroko baten edertasunarekin, gure dantzetako baten piper eta gatzarekin... Ondare hori sortu zuten pertsonengandik bereizten gaituen distantziak galarazi egiten digu maizetan ondare horren funts-funtsezko atal batez ohartzea: zergatik?. Zergatik dira ezberdinak erretaula barroko hori eta erretaula errenazentista hura? Zergatik dira gizonezkoak dantzari bakarrak dantza honetan, beste horretan emakumezkoek ere parte hartzen badute?...
Orain, zergati horretara hurbildu nahi dugu. Bizkaiko ondarearen irakurketa ezberdin hau egin nahi dugu, eta haren bidez, haren lehen protagonista nagusiengana hurreratu, hots, ondare hura sortu, gozatu eta, ondorik, jaraunspen gisa utzi ziguten pertsona haien pentsamoldera gerturatu. Azken batean, gure asaben adimen eta espiritualtasunera hurbildu gura dugulako.
Hemendik atzerako orrialdeetako proposamen guztiak zeharo interesgarriak dira; hala ere, bereziki adierazgarriak diren presentzia batzuk nabarmendu nahi genituzke aurten, aukeratu den gaia kontuan hartuta. Tenpluez ari gara; izan ere, elizetako altzariekin batera, eraikinok gure kulturaren, eta horrenbestez, gure espirituaren eta pentsaeraren alderdi guztien islapen materialik zabalena osatzen dute. Are, multzo horren barruan ale zehatz batzuk ere azpimarratu nahi genituzke: Markina-Xemein, Orozko eta Mañariko eliza eta baselizetako zurezko gangak, eta azkenik eta nagusiki, Ibarrangeluko elizako ganga izugarri ederra...
Hainbat eta hainbat jarduera egitea proposatzen dizuegu: bisitaldi gidatuak, mendiko ibilbideak, hitzaldiak, erakusketak, kaleko antzerkia, irakaskuntza arloko jarduerak... Horren guztiaren xedea ondoko hau da: hiritarrek beren ondarera hurbildu ahal izatea, hartaz gozatzea, hura ulertzea... eta horrela, beren historian barna sartzea.
Proposatu diren jarduera batzuen osagarri legez, partaide bakoitzari gonbidapen bat emango zaio, Eleiz Museoan eta Arkeologi Museoan zehar doako bisitaldi gidatua egin ahal izan dezan. Jarduera horiek guztiak museo bakoitzaren logoen bidez adierazten dira honako liburuxka honetan.
PDF artxiboa (Europako jardunaldiak) (PDF 4,23 Mb.)
PDF artxiboa (Arratia-Nerbioi) (PDF 1,20 Mb.)
Erretaula bat...historia asko
PDF artxiboa (Busturialdea) (PDF 630 Kb.)
Talaiatik
Eako Elizak, aurrez aurre
"Euskal Artearen Sixtina kapera"
PDF artxiboa (Durangaldea) (PDF 886 Kb.)
Kurutziagako gurutzea
Errituak defuntuen alde
PDF artxiboa (Enkarterri) (PDF 653 Kb.)
Hainbat eliza, hainbat erabilera
Familia bakarreko etxeen paradisua
Bizkaiko Gotikoaren erakusgarri handi txiki bat: Andra Mari Eliza
Romualdo Chabarri eta Biañez auzunea
Jauregiak, zezenak eta erlijioa. Ikustaldi bat Turtziozko historiaren sakonean
Kadaguako ibarrean barrena, Zallan. Deiturak eta legendak
Santa Agedatik Kastexanara erdi aroko galtzadatik
Santurtziko erdigunetik
Osteratxo bat Maritxurekin
PDF artxiboa (Lea-Artibai) (PDF 898 Kb.)
Andabideak. Bide sakratuak
Zurezkoa bada ere
Etxez etxe
Ziortzatik Santiagora
PDF artxiboa (Uribe) (PDF 823 Kb.)
Baserri batean bizi izatea
Maruritik Jatabera
Landetxo Goikoa: Lehen Euskal Baserriaren 500 urte
Marinelak, itsasoarekin lotutako bizitza
Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, klikatu esteka deskarga egiteko.
© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia