Kobie aldizkaria 1969an sortu zen, Bizkaiko Foru Aldundiak babestuta eta finantzatuta, Bizkaiko Espeleologia Taldearen buletin gisa. Ildo editorial berri bat ireki zen horrela, Nestor de Goikoetxea y Gandiagaren zuzendaritzapean, Geomorfologiarekin, Hidrologiarekin, Historiaurrearekin edo Arkeologiarekin zerikusia zuten gaien hedapena sustatzen zuena. Helburu horri begira jarraitu zen lanean 1984ra arte, urtean zenbaki bat argitaratuz, harik eta erabaki zen arte, aldizkariari egindako harrera ona ikusirik, argitalpena bi sailetan banatzea: Paleoantropologia (1985etik orain arte) eta Natura Zientziak (1985etik 1995era bitartean), eta beste bi sail berri eranstea: Arte Ederrak (1983tik 2001era bitartean) eta Antropologia Kulturala (1987tik orain arte); hori guztia Ernesto Nolte y Arambururen zuzendaritzapean. Egoera horrek 2009ra arte iraun zuen, eta orduan Bizkaiko Foru Aldundia Kobie aldizkariaren jabe egin zen. Aldundiko Kultura Ondarearen Zerbitzuak kudeatzen du zuzenean aldizkaria.