saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 
 

Sentsibilizazio kanpainak

Informazioa

 

JOKO GARBIAREN DEKALOGOA

  1. Eman animoak kirolari guztiei, gauzak txarto egiten dituztenean, eta txalotu joko ona, nork egin duen kontuan hartu gabe.
  2. Ikasi eta errespetatu joko-arauak, baita arauak betearazten dituzten pertsonak ere: kirolean ezinbestekoak dira.
  3. Errespetatu zure entrenatsailearen erabakiak, nahiz eta zure gustukoak ez izan: erabakiak hartzea da entrenatzailearen eginkizunetako bat. Geroago emango dizkizu arrazoiak.
  4. Jokabide ustelak dira lesioen edo lesio larrien plantak egitea, edota zigorrak eskatzea partida bat irabazten saiatzeko.
  5. Ez da beharrezkoa zoritxarreko egoerei (lesioak) probetxua ateratzea, kiroltasunik gabeko trikimailuak erabiltzea (denbora galtzea), edo inori irain egitea.
  6. Ez onartu kiroltasunik gabeko jokabideak, ez parte-hartzaileenak, ez entrenatzaileenak, ez ikusleenak berenak.
  7. Ez gutxietsi zure aurkaria, bere maila zurea baino txikiagoa bada; eta irabazten baduzu, ez egin gehiegizko ospakizunik bere aurrean: geroago ere izango duzu ospatzeko denbora. Eman animoak galdu duenari.
  8. Zure aurkariari kalde edo minik eginez gero, itaundu berehala nola dagoen, eta eskatu barkamena. Era berean, lesiorik ikusten baduzu, gelditu jokoa, eta esaiozu arbitroari.
  9. Zelaian eztabaidarik sortuz gero, ahalegindu zaitez alderdi biak adiskidetzen. Ez ezazu parte hartu eztabaidak biziagotzeko.
  10. Eman parte-hartzaile guztiei zeuretzat nahi duzun tratua.

 

 
 
 


Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Sentsibilizazio kanpainak

Sentsibilizazio kanpainak

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia