saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Foru Liburutegia

Informazioa

 

Komiki ikastaroa

Tailer honen bidez komikietako pertsonaien irudikapena landu eta baliabide desberdinak ikasiko dira, ideiak aurrera eramaten berezko binetak osatzeko lagungarri diren oinarrizko lanabesak ezagutuz. Hiru kontinente desberdinetako komikiaren bilakabidea ere lantzen saiatuko da (Estatu Batuetakoa, Europakoa eta Japoniakoa).

Lehenengo egunean, kolorea eta forma landuko dira; bigarrenean, espazioaren diseinua eta binetak; bukatzeko egitura eta argudioa geldituko direla.

Dani Maízen eskutik, tailerra gazteleraz izango da, otsailaren 12tik 26ra, asteazkenero, 18:00etatik 20:00etara, Foru Liburutegiko 5. solairuan.

Tailerra dohainik da. Izena emateko epea urtarrilaren 23tik otsailaren 5era luzatuko da; gehienez. 15 pertsona onartuko direla (hurrenkeraz). Izena eman daiteke Foru Liburutegian bertan, telefonoz zein posta elektronikoz.
  
Foru Liburutegira sartzeko NANa edo pasaportea aurkeztu behar da.