saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Foru Liburutegia

Informazioa

 

Bilbo inguruko ipuinak = Cuentos alrededor de Bilbao

Datorren osteguna, abenduak 12a, Foru Liburutegiko 5. Solairuko Hitzaldi Aretoan, arratsaldeko 19:00etan Bilbo inguruko ipuinak = Cuentos alrededor de Bilbao izenburuko hitzaldi elebiduna izango da (euskaraz eta gazteleraz), Seve Calleja eta Joanes Urkixoren eskutik. Biak kolaboratzaileak dira duela gutxi Bizkaiko Foru Aldundiak argitara emandako izenburuko bereko liburuan, Bizkaiko kondairak bildumaren hirugarren zenbakian.

Bilbo inguruko ipuinak = Cuentos alrededor de Bilbao izenburuko liburuan hamasei kontakizun biltzen dira, idazle zahar eta berriak uztartuz, bai euskaraz, eta baita gazteleraz ere. Baina istorio guztietako kokagunea Bilboko Hiribildua da.