saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Foru Liburutegia

Informazioa

 

Beldurrezko ipuinak

Euskal Herriko ipuin eta mitologiaren mundua oparoa da beldurrezko istorio zein pertsonaiei dagokienez. Gauero-gauero, ipuinaren harian, norberaren beldurrak uxatzeko edo, hamaika izaki izugarri ibili ohi ziren dantzan suaren inguruan. Gauaren lagunak, denak, iluntasunaren beldur bizi ziren neska-mutil eta gizon-andreak ausartago bihurtzeko jaioak.
 
Eta zu, ausartuko al zinateke izaki harrigarri hauen istorioak entzuten?
 
Abenduak 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna, Bizkaiko Foru Liburutegiaren Hitzaldi Aretoan, eta arratsaldeko 19:00etan, Maite Franko ipuin kontalariaren emanaldia.
 
Hizkuntza: euskara.
 
Dohako sarrera, edukiera osatu arte.