saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Foru Liburutegia

Informazioa

 

Erakusketa: Bizkaia emakumeen begiradan

  Erakusketa honek Bizkaiko lekurik enblematikoenetariko batzuetatik zehar eginiko ibilbide bat erakusten du: Gaztelugatxe, Gernikako Arbola, Butroeko gaztelua edo Bizkaiko Zubia, besteak beste. Erakusketa Dora Salazarrek artista nafarrak margotutako argazkiak dira. Irudi hauek osatzeko, Bizkaiko hamar emakume idazle hauen ekarpenak ere badira, testu gisa: Nagore Amondarain, Irati Jimenez, Itsaso Lozano, Toti Martínez de Lezea, Itziar Mínguez, Nagore Orella, Txani Rodríguez, María Eugenia Salaverri, Lourdes Unzueta eta Ana Urkiza.

  Erakusketa Foru Liburutegiko Areto Nagusian ikusi ahal izango da, urriaren 10ean hasi eta abenduaren 30era bitartean. Aste barruan, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 14:30era egongo da zabalik, goizez, eta 17:00etik 20:00era, arratsaldez. Larunbatetan ere irekita egongo da, 10:30etatik 13:00era.