saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Foru Liburutegia

Informazioa

 

Udako Liburutegia

 

Aurten, berriz ere, Foru Liburutegiak Udako Liburutegia martxan ipiniko du. Ekimen hau ekainak 24tik uztailak 30era luzatuko da. Udako Liburutegia irekita egongo da astelehenetik ostiralera eguerdiko hamabietatik ordu bietara, eta arratsaldeko lauretatik zortziretara Foru Liburutegi eta Jauregiaren arteko gunean. 
Udako Liburutegiak ezohiko aukera ematen du familiarekin irakurketan murgiltzeko, testuinguru desberdin batetan. Ipuinak, prentsa, aldizkariak eta beste funtsa batzuk animazioko jarduerekin osatuko dira: tailerrak, jolasak edo ipuin kontalariak (azken hauek ostegun arratsaldetan), besteak beste.
                                                   Aparteko plana adin guztietako irakurleentzako!