saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Foru Liburutegia

Informazioa

 

OHARRA: Foru Liburutegiko aretoetan norbere materialak erabiltzeko zerbitzua berriz ere abian

    Foru Liburutegiak bere aretoetan norbere materialak erabiltzeko zerbitzuari ekingo dio berriz ere. Aipatutako zerbitzuan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da, horretarako diseinatutako aplikazio batean. Aplikazio horrek eguna eta txanda (goizez edo arratsaldez) erreserbatzeko aukera ematen du, automatikoki zenbaki bat esleitzen.  

   Sistemak erreserbaren frogagiria PDF formatuan inprimatzeko edo deskargatzeko ahalbidetzen du. Frogagiria sarreran aurkeztu behar izango da, eta baita Liburutegiko edo Segurtasuneko langileek hala eskatuko duten beste edozein unetan ere.

   Aurretiko hitzordua honako esteka honetan eska dezakezu:

https://web.bizkaia.eus/eu/cita-previa/-/cita-previa/pedir-cita?selLocalidad=4&selOficina=60

  Beheko solairuko Segurtasuneko erakusmahaian Liburutegiko txartela aurkeztu edo NANa erakutsi behar da Liburutegira sartu ahal izateko.

    Gainera, erreserbaren frogagiria eraman beharko da Liburutegira, eta baita Liburutegiko  edo Segurtasuneko langileei erakutsi ere, hala eskatuko balute.

    Erreserbaren jarleku-zenbakian kokatu behar da, jarlekua aldatzerik ez dagoelako, eta erreserbatutako ordutegian baino ezin da toki hori bete. Txanda amaitu eta gero, jarlekuan ez da objektu pertsonalik geldituko.