saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Foru Liburutegia

Informazioa

 

OHARRA: Liburutegia, berriz ere, funtsak kontsultatzeko zabalik, baina aurretiko zitaren bitartez

                Ekainaren 1etik aurrera, Bizkaiko Foru Liburutegiak herritarrei berriz ere eskainiko die bertako eraikinean eta aurrez aurre bere ondare dokumental, bibliografiko eta hemerografiko zabala osatzen duten funtsak kontsultatzeko aukera.

Dena dela, egungo egoerak behartutako garbitasun eta osasun-segurtasuna bermatzeko asmoz, liburutegiko funtsak erabiltzea aurretiko zitaren bidez eskatu behar izango da, postontzi honetara mezu bat bidalita: foru_liburutegia@bizkaia.eus.  

Eskabidean zehaztu beharko da kontsultatu nahi den liburu edo aldizkaria, edo informazio bibliografiko, hemerografiko zein dokumentalaren gaia. Harremanetarako telefono-zenbakia ere eskainiko da, zerbitzuaren funtzionamendua arintzeko.

Aurretiko zitaren bitartez, erabiltzaileen liburutegirako sarbideak tartekatu ahal izango dira, eta baita eskatutako funtsak erreserbatu ere. Kontsulta bakoitza amaitu orduko, erabilitako baliabideak sakon garbituko dira (irakurtokiak, mikroformen irakurgailuak, eta abar) eta baita landutako funtsak prebentziozko berrogeialdian jarri ere, publikoaren aurrean berriro ere garbitasun eta osasun-baldintza egokietan eskuragarri egon daitezen. Jakina: funts horien hurrengo erabilpena ez da berehalakoa izango.  

               Edozelan ere, momentuz, eta berriro abian ipini bitartean, eguneko prentsaren zerbitzua, Internet Gela eta norbere materialak erabiltzeko ikasketa aretoak ez dira eskainiko. Tailer, irakurle-talde eta gainerako kultur jarduerekin ere beste horrenbeste gertatuko da. Zerbitzu horiek guztiak martxan jarriko dira etorkizunean, osasun egoerak hala ahalbidetu ahala.