saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Foru Liburutegia

Informazioa

 

OHARRA: Liburutegiko funtsak kontsultatzeko zerbitzua, aurretiko zitaren bitartez

  Bizkaiko Foru Liburutegiak herritarrei eskaintzen die bertako eraikinean eta aurrez aurre bere ondare dokumental, bibliografiko eta hemerografiko zabala osatzen duten funtsak kontsultatzeko aukera. 

  Dena dela, egungo egoerak behartutako garbitasun eta osasun-segurtasuna bermatzeko asmoz, liburutegiko funtsak erabiltzea aurretiko zitaren bidez eskatu behar da, postontzi honetara mezu bat bidalita: foru_liburutegia@bizkaia.eus.  

  Eskabidean zehaztu behar da kontsultatu nahi den liburu edo aldizkaria, edo informazio bibliografiko, hemerografiko zein dokumentalaren gaia. Harremanetarako telefono-zenbakia ere eskaintzea komeni da, zerbitzuaren funtzionamendua arintzeko.

  Aurretiko zitaren bitartez, erabiltzaileen liburutegirako sarbideak tarteka daitezke, eta baita eskatutako funtsak erreserbatu ere. Kontsulta bakoitza amaitu orduko, erabilitako baliabideak sakon garbitzen dira (irakurtokiak, mikroformen irakurgailuak, eta abar) eta baita landutako funtsak prebentziozko berrogeialdian jarri ere, publikoaren aurrean berriro ere garbitasun eta osasun-baldintza egokietan eskuragarri egon daitezen. Jakina: funts horien hurrengo erabilpena ez da berehalakoa izango.  

  Edozelan ere, momentuz, eta berriro abian ipini bitartean, eguneko prentsaren zerbitzua eta Internet Gela ez dira eskainiko. Zerbitzu horiek martxan jarriko dira etorkizunean, osasun egoerak hala ahalbidetu ahala.