saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Foru Liburutegia

Informazioa

 

Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren Bilduma Historikoa digitalizatuta

  Bizkaiko Foru Liburutegiak, Lau Haizeetara Liburutegi Digitalaren bitartez, 1834 eta 2009 artean argitaratutako Bizkaiko Aldizkari Ofizialak testu osoz kontsultatzeko aukera eskeintzen du.

  Lan garrantzitsu honen digitalizazioak erabiltzaileei eta ikertzaileei gure Lurralde Historikoa ezagutzeko funtsezko dokumentu-iturri bat eskuratzea errazten die.

  Horrelako argitalpen historiko bat digitalizatzeko proiektuari ekiteak Foru Liburutegiaren ardurapean dagoen Bizkaiko ondare bibliografikoa kontserbatu, kudeatu eta zabaltzeko misioan laguntzea dakar.

  Bizkaiko Aldizkari Ofizialari buruzko datu batzuk

  Bizkaiko Aldizkari Ofiziala (BAO) Bizkaiko Lurralde Historikoaren aldizkari ofiziala da, eta haren bidez argitaratzen dira, arauen publizitateari eta segurtasun juridikoari buruzko printzipio konstituzionalen arabera, ofizialki argitaratu behar diren dokumentuak, ordenamendu juridikoaren arabera. Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumena da hura editatzea, kudeatzea eta argitaratzea.

  1834an Boletín Oficial del Señorío de Vizcaya argitaratzen hasi zen eta 1841ean Boletín Oficial de la Provincia de Vizcaya izena hartu zuen. Horrela, 1833ko apirilaren 20ko Errege Aginduari betetzen da. Horren arabera, udalerriei aginduak emateko sistema eraginkor bat ezartzea gomendatzen da, aurretik erabiltzen ziren zirkular garestiak ordezkatzeko. Hau da, aldizkari bana argitaratzea probintziako hiriburu bakoitzean, udalei jakinarazi beharreko xedapenak bertan sartzeko.

  Garrantzitsua da adieraztea, hasieratik eta historian zehar, BAOk hainbat titulu jaso dituela. BAOren inprimatutako bildumak 1. zk. (1834ko ekainaren 7a) eta 122. zk. (2009ko ekainaren 30a) arteko aleak hartzen ditu. Gaur egun, euskarri elektronikoan baino ez da argitaratzen, euskaraz zein gaztelaniaz, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ekainaren 15eko 97/2009 Foru Dekretuak arautzen du.

  Hauek dira argitalpenaren garai desberdinetan zuzenean sartzeko estekak: