saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Foru Liburutegia

Informazioa

 

Zure liburutegian dago

HEMEROTEKA

 

Arkitekturaren eremuan, El Croquis aldizkaria nazioarte-mailan izen eta ospe gehien duen argitalpenetako bat da. Bi hilerik behin argitaratzen da; monografia landuetan jasotzen du arkitekto nabarmenen lana, eta, horren bidez, interes gehien duten proiektu eta obrak aztertzen dira.
Planoekin aurkeztutako proiektu-prozesuekin batera, elkarrizketak eta testu kritikoak daude,  baina protagonistak argazki-erreportaje zabalak dira.
Gaztelaniaz eta ingelesez argitaratu da, batera.
 
 
MONOGRAFIAK
 
Cervantes, el soldado que nos enseñó a hablar María Teresa Leónek prosaz idatzitako poema da (27ko Belaunaldiko idazle esanguratsuenetako bat eta Rafael Alberti poetaren emaztea); José Luis Fariñas artista kubatarraren irudiak ditu eta Almudena Grandesen saiakera bat.
Balio estetikoak eta literarioak batu egiten dira Cervantesen biografia eder honetan; lehen saria eskuratu zuen bibliofiliaren modalitatean argitaratutako libururik onenari. Saria Kultura Ministerioak eman zion, 2007an. 
Artelana paperean; mundu-mailan 1.500 aleko tirada mugatua du, eta 83 marrazki litografiko monokromo jasotzen ditu, gehi koloretako 12 estanpa, luxuzko koadernatzearekin eta estutxearekin.
 
Lea Artibai eskualdeko ahozko tradizioaren literatura oso aberatsa izan da. Narrazioak, ipuinak (harrigarriak, animalienak etab.), bertoko zapore bitxia duten elezaharrak, agertutakoen istorioak eta abar belaunaldiz belaunaldi transmititu izan dira, gaur egun arte ia. Hala ere uste dugu narrazio gutxi batu direla. 
Horixe dio Jabier Kaltzakortak eginiko ipuin-hautaketa honen hitzaurreak. Bertan, udalerrien arabera antolatzen dira (Markina, Lekeitio, Ondarroa eta Aulestia) “Bizkaiko eta Euskal Herriko eskualde euskaldunenaren” narrazioak. Edizio elebiduna, euskaraz eta gaztelaniaz.
 
 
Glenn Gould (1932-1982) XX. mendeko musika klasikoak Historiari utzi zion talentu handienetako bat da. Txundituta utzi zuen mundua bere talentu harrigarriak, bere interpretazioen modernitateak eta pianoa jotzeko zuen modu arraroak, okertuta eta begiak itxita zituela ahapetik kantatzen. Sandrine Revel-ek binetetan irudikatzen du piano-jotzaile kanadarraren bizitza; saiatu da pertsonalitate bikaina bezain konplexua den nortasunaren, gizon bakartiaren eta atsekabetuaren barne-bizitzara hurbiltzen, zeinak, uneren batean, zera esan baitzuen: “benetan uste nuen mundu guztiak partekatzen zuela zeru lainotuagatik dudan pasioa. Asko harritu ninduen jakiteak batzuek eguzkia nahiago dutela”. 
Egileak komiki horrengatik 2016ko Artemisia saria jaso zuen.