saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Foru Liburutegia

Informazioa

 

Erakusketa : Tuberkulosia : Ledo Dispensarioaren 100 urtebetetzea

1915. urtean inauguratuta Bilbon, Ledo Dispensarioa XX. mende hasieran gaitz larrienetakoa zen eta heriotz gehien eragiten zituen tuberkulosiaren aurkako zentru garrantzitsuenetakoa izan zen Bizkaian. 

Ehun urte geroago, Medikuntza Historiaren Euskal Museoak behin behineko erakusketa hau antolatu du, tuberkulosiaren gainekoa. Gaitz hau azaltzeaz gain, bere eragina Bizkaian XIX eta XX. mendetan ere aztergai du. Ondoren, 2008.ean desagertutako Ledo Dispensarioa lantzen du.

Erakusketa hau Foru Liburutegiko Areto Nagusian bisitatu ahal izango da irailaren 18tik urriaren 17ra arte, honako ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera 10:30etatik 14:30etara eta 16:30etatik 19:30etara, eta larunbatetan 10:30etatik 13:00etara.

Sarrera dohanik da. Foru Liburutegira sartu ahal izateko NANa, pasaportea edota Liburutegiko Txartela erakutsi behar da sarreran.