saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Foru Liburutegia

Informazioa

 

Tailerra: Emakumeak eta literatura: komikiak eta generoa

 Generoaren ikuspegitik aztertutako komikien gaineko tailer honek honako helburu hauek izango ditu:

  • Komikien estilo eta azpigeneroak bereizten ikastea.
  • Komikietako irakurketa kritiko eta hausnarkorra eragitea.
  • Komikien egungo joerak hurbiltzea (eta baita bilakaera historikoa), batik bat euskal lurraldeetan.

Hauxe da tailerraren gidoia:

  • Irailaren 15a: Mintegiaren aurkezpena: metodologia eta bibliografía (Tailerren Gela).
  • Irailaren 22a: Komikien historia (I) (Hitzaldi Aretoa).
  • Irailaren 29a: Komikien historia (II) (Hitzaldi Aretoa).
  • Urriaren 6a: Komikien geografia (I) (Tailerren Gela).
  • Urriaren 13a: Komikien geografia (II) (Hitzaldi Aretoa).
  • Urriaren 20a: Komiki genero desberdinak (Tailerren Gela).
  • Urriaren 27a: Euskal komikiaren historia eta egungo panoramika (Tailerren Gela).
  • Azaroaren 3a: Begiradak komikietan (Tailerren Gela).
  • Azaroaren 17a: Emakumeak komikigintzan (Hitzaldi Aretoa).
  • Azaroaren 24a: Komikien istorioak (Hitzaldi Aretoa).
  • Abenduaren 1a: Komikien pertsonaiak (Hitzaldi Aretoa).
  • Abenduaren 15a: Komikien egiturak (Tailerren Gela).
  • Abenduaren 22a: Komikien estiloak (I): irudiak, koloreak, marrak (Tailerren Gela).
  • Abenduaren 29a: Komikien estiloak (II) ebaluaketa (Tailerren Gela).

  Oro har, saio teoriko-praktikoak izango dira. Mintegiaren hasieratik, asteartero, parte-hartzaileek aste horretan irakurritako lanen iruzkinak egingo dituzte eta liburu horiek adierazitakoa komunean jarriko dute. Tailerraren hasieran lanerako materialak emango dira.

   Josune Muñozek emango du tailerra. Gazteleraz izango da eta irailaren 15etik abenduaren 29ra bitarteko asteartetan izango da (azaroaren 10a izan ezik), 18:00etatik 20:00etara, Foru Liburutegiko 5. solairuko Tailerren Gelan edota Hitzaldi Aretoan.

 

  Tailerra doakoa da. Irailaren 7tik 15era bitartean eman ahal izango da izena, bai liburutegian bertan eta bai telefonoz edo posta elektronikoz (gehienez 20 plaza, izen ematearen ordenari jarraiki).

 

  Foru Liburutegira sartzeko NANa, pasaportea edo Liburutegiko txartela erakutsi beharra dago.